domingo, 20 de diciembre de 2009

MOGAMBO is different

Atzo Mogambon izan giñan. Bertan 4 kontzertu ikusteko parada izan gendun. Gaueko 21:30tan han giñan kontzertuak noiz hasiko, hotzak akabatzen. Lehenengo taldea The Hostile gazteak izan ziren. Beraien rock saioa (stoner pintzelada nabarmenekin) harriturik utzi gintuen. Abesti borobilak, energia handia eta 2 bertsio ikaragarri (Creedence Clearwater Revival eta Kuraia) eskeini zituzten. Etorkizun handia izan dezakeen taldea.

Naizroxako kideak igo ziren eszenatokira, San Juan-go tipo xelebre batekin. Los Diablos de Lourdes Txiki zirela esan eta bertsioak jotzen hasi ziren (Blur, Scorpions, Michael Jackson....), baina bere terrenora eramanaz, hau da, kaña apur batekin. Tipoak bestalde, oihu arraroak egiten zituen. Nahasketa oso bitxia, jendea zur eta lur utzi zuten. 20 minutu egon ostean bukatutzat eman zuten beraien kontzertua.

Gero, Naizroxa-ren azken kontzertua. Badirudi denboralditxo batez geldirik egongo direla. Hori dela eta kriston kaña eman zuten. Iqaraturic disko osoa jo zuten, Margaren laguntza abesti batean eta Rip-en "Policia No" bertsioa entzun genuen. Segundu gelditu gabe egon ziren, eta bateria, baxua nahiz guitarraren trebeziak argi geratu ziren. Matxet-en ikuskizuna ere, nola ez. Ea laister itzultzen diren, abesti berriekin.
Bukatzeko Vice Presidentes-en txanda. Ikaragarria hauen zuzenekoa. Jugullar Bells abestiarekin hasi eta gelditu gabeko ikuskizuna eman ziguten. 2 diskoko abestiak entzun ziren eta kitarra eta bateriaren dohaiak erabat txunditu gintuen. Hori da jotzea, hori!! Zuzenean ikusi beharreko taldea da.

Nahiz eta gaur edi gorra egon, oso kontzertu onak atzokoak. AUPA MOGAMBO!!

1 comentario:

Lasa dijo...

Josuuu. Biffy Clyro Otsailak 11 Kafe Antzokia de Bilbao. 17 euro + gastos de envío. Ostegun baten