viernes, 1 de enero de 2010

2010: BIÑAKAKO TXAPELKETA: APOSTA EZAZU

Urte Berri on denoi!! Urtea ondo asteko kirol pixkat. Kasu hontan gure pilota maiteaz hitzegiteko. Iadanik aurkeztu dute 2010 eko biñakako txapelketa. Badakizuenez empresa bakoitzeko (Aspe eta Asegarce) 4 bikote hautatu dituzte. 8 bikote nor baino nor txapela lortzeko asmoz.

Komentatu behar Goñi III ez dela bertan izango. Enpresak atzelari gazteagoei aukera ematea pentsatu du. Egia esan, uste dut hanka sartu dutela. Alde batetik azkeneko txapelduna delako Irujorekin batera eta bestetik pelotari handia da eta txapelketetan hazi egiten delako.

Beraz, hauek dira bikoteak. Asegarce-k lehengo urteko berberak jarri ditu. Patxi Ruiz txapelketa bat jolasteko al dago??

ASPE: IRUJO- BEROIZ
TITIN- PASCUAL
XALA-ZUBIETA
GONZALEZ-LASKURAIN

ASEGARCE: OLAIZOLA II- MENDIZABAL
OLAIZOLA I- PATXI RUIZ
BENGOETXEA-BELOKI
BERASALUZE-BEGINO

Lehengo urtean bezala, porra bat egitea okurritu zait, aurrekoan arrakasta handia izan zuen eta. Bikote baten alde egin behar da apostua. 5 EURO apostu bakoitza. Dirua neri eman behar didazue. Irabazten duenarentzat botea. Irabazten duen bikotea batek baino gehiagok badu, irabazleen artean banatzen da.

Apostuak komentarioetan. Gogoratu aurrena 5 euroak eta gero nere agendan apostua apuntatuta. Ni izango naiz lehena apostua egiten. 5 euro Irujo eta Beroiz-en alde.


P.D: Gogoratu FACEBOOK-en poperoak-en taldea sortu berri dela. Apunta zaitez!!

No hay comentarios: