domingo, 17 de enero de 2010

AMA SAY: Non daude jubilatuak?? abesti hau jubilatuei eskeinia

Atzo momentu historikoa. Jubilatuak-eko 5 kide eta ni Tolosaraino hurbildu giñen. Han poteotxo batzu, eta afaldu ondoren, Bonberenearantz jo genuen. Han Ama Say talde beteranoak jotzen zuen. Urte dexente jo gabe pasa ondoren, berriz bueltan dira.

Kontzertua oso berandu hasi zen, ordu bat itxoin behar izan genuen. Eskerrak barruan giro dotorea zegoela, jende dexente egia esan. Jubilatuekin musika kontuetaz hari nintzela, taldekideak taula gainean ziren. Kontzertua hasi zen.

Abesti zuzenak, azkarrak, erritmo bizikoak. Pedalerarekin kriston soinuak. Pixies edota Sonic Youth bezalako talde garrantzitsuen influentziak sumatu nituen. Gero eta abesti gehiago jo, erritmoa biziago zegoen, jendearen erantzuna ere paregabea, lehenengo hilaretan dantzan batzuk (jubilatu baten bat).

Zeharo motibatu ziren bizkaitarrak. Kontzertuaren azken txanpa ikaragarria izan bait zen. Gutxien espero genuenean, Jubilatuei abesti bat dedikatu zieten, denak flipatuta geratu giñen (Jubilatuak ere, noski). Klasiko guztiak entzun genituen, "Suge Beltz", "Give me something",................

Pixies-en bertsio bat ere jo zuten, ikaragarria bera, Tame abestia, alegia. Jendea saltoka eta garraxika. Bukatzeko neska bat igo zen beraiekin azkeneko abestian laguntzera. Esandakoa, zuzeneko hunkigarria. Ez nuen talde hau gehiegi ezagutzen eta atzokoa ikusi eta gero ez dakit nola ez diren famatuagoak egin. Ea gaurtik aurrera zorte gehiago duten.

Kontzertua amaitu bezain pronto, abeslaria guregana etorri zen, eta jubilatuen bloga irakurri omen zuen, nonbait jarraitzaileak dira. Taldekideekin argazkiak, musikari buruz solasaldiak eta nola ez disko siñaketak egon ziren.

Bonbereneatik 2:00 ak aldera atera giñen, eta Tolosako tabernetarantz jo genuen. Giro oso ona zegoen, eta earki pasa genun.

AMA SAY, ROCK ON!!!!

3 comentarios:

iñaki dijo...

Que tal primo,como va todo!!!
Hay que repetir,eh,avisa para willis drumond o sexty sexers vale?.Me lo
pase com un txabalin,de p.m.!!!

recienpeinao dijo...

para sexty sexers avisarme a mi tb

Anónimo dijo...

I like use viagra, but this no good in my life, so viagra no good.