viernes, 8 de enero de 2010

ASTEBURURAKO PLAN ITZELAK

Hementxe asteburu hontako kontzertu interesgarriak:

Deabruak beti deabru. 1998an eten zen DEABRUAK TEILATUETAN taldearen ibilbidea. Baina itzultzeko atea zabalik utzi zuten. Duela bi urte, hitza bete eta "1973" diskoarekin itzuli ziren. Geroztik kontzertu asko eskaini dituzte. Dokara, unerik gozoenean iritsiko dira. Disko berriko zein disko zaharretako kantuek toki izango dute urtarrilaren 8an eskainiko dute saioan. Esandakoa, Deabruak beti deabru. Informazio gehiago: www.deabruakteilatuetan.com

COLEMANS+ lau musikazaleen abentura berria da, baina ez da guztiz ezezaguna. Gonbidatu berezi gisa ariko dira. Karlos Aranzegi "Demetradze" (bateria), Joni Ubeda "Achinpun" (baxua), Ima Ubeda "Dramé" (gitarra eta ahotsa) eta Gorka Urbizu "Necati" (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute taldea. Euren abestiak entzuteko sartu hemen: www.myspace.com/peiremans

Gaur Dokan 20:30etatik aurrera.

Larunbatean Bonberenean (Tolosa), metal-az gozatzeko parada itzela. Gorakada nabarmena egin duen taldea. Biok bizkaitarrak beraien azken lana presentatzen. Zuzeneko itzela duen taldea. 22:00tatik aurrera. Esperientzia berezia izango da, animatu!!! Gaur Durangon izango dira, Plateruenan. Informazio gehiago: www.myspace.com/biok.

No hay comentarios: