viernes, 29 de enero de 2010

AUDIENCE Fnac-en


Atzo Donostiako FNC-en eon nintzan. Musika sarrera batzuk hartu behar nituen, eta hor negoela aprobetxatuz, goiko pisuan zegoen kontzertua ikusten geratu nintzen. Bertan AUDIENCE bizkaitarrak jotzen zuten. Audience taldeak 10 urte daramatza talde bezala eta esan dezakegu estilo desberdinak nahasten dituela (rock, pop, country,....).

Gora iritsi nintzanean ensaiatzen ari ziren eta entzun nuena oso itxura ona zakan. Toldoa igo eta eserlekuak jendez bete ziren. Giro polita sortu zen egia esan. Lehenengo hilaratan Mikel Erentxun zegoen (zona vip). Lisabö-ko bateriak ere hor zeuden. Wilco taldearen "Imposible Germany" abestia entzuten zan.........

19:15 ean, presentazio labur baten ondoren, kontzertua hasi zen, abesti azkarrak, abesti mantxogoekin tartekatu zituzten. Esan bezala pop doinuak, baino country estiloa ere nabari zen abesti askotan, jendea dantzatzeari ekin zion (Wilco taldearen influentziak nabariak ziren). Kitarrak, baxua, biboliña, pianoa, pandereta,....instrumentu asko entzuteko aukera izan genuen. Esan beharra dago, atzo Audience laukote bezala jo zuela, nonbait falta zen kideak ezin izan zuen azken momentuan etorri.

Ordu exkax bat eta gero kontzertuak bukaera izan zun, pare bat bertsiorekin bukatu zen. Azkeneko abestia eta gehien erakarri zidana, Bob Dylan-en "Hurricane" izan zen, ez zuten originala bezain luzea egin.

Nahiz eta motz xamarra izan, talde interesgarria iruditu zitzaidan, ea gaurtik aurrera zeresan handiagoa ematen duten. Beraien azken diskoa presentatzen dabiltza, "A shake in a calm water"

1 comentario:

orbhi dijo...

Talde oso interesgarria da!