lunes, 4 de enero de 2010

EDUARDO BRAVO-RI omenaldi beroa


Atzo goizean egun handia izan zen. Bertan Eduardo Bravo-ri egiñiko omenaldian egon giñen. Eduardok eskubaloia zuen maite eta Andoain eta Urnietako taldeetan aritu zen. Beraz, berarekin jolastu zutenen arteko neurketa ikusi genuen. Aurresku polit bat eta familiari oroigarriak eman ondoren, partidua hasi zen.

Beterano eta ezagun ugari, batez ere Andoaingo taldean (Leizaranek izan duen formaziorik onenetarikoa). Han egon ziren gure kuadrilla errepresentatzen: Sarasola "Barrufet", Pitu "Svensson" eta Alain "Guijosa".

Partidu oso berdindua ikusi genuen nahiz eta epailea Urnietarren alde egon (partidua Urnietan jokatu zen). Andoaingo formazioan nabaria zen kosta egiten zitzaiela jokaldietan sartzea (pare batek bakarrik jarraitzen dute eskubaloian jokatzen). Halere neurketa txukuna egin zuten, jokaldi nahiz gol ikusgarriekin. 3 atezainak ere oso geldiketa onak egin zituzten.

Azkenean giro polita, partidu ikaragarria eta oroitzapen asko ekarri dituen neurketa. Emaitza, gutxienekoa, onako omenanaldietan kiroltasuna da garrantzitsuena.

Ona hemen historiara pasa den formazioa. Zenbat bueltatuko dira eskubaloira????

1 comentario:

Krystal Barnett dijo...

There's nothing cost-free in this world, but make sure that you Buy facebook reviews solitary from the genuine sources for profitable acceptance on the web. buy facebook reviews