domingo, 24 de enero de 2010

EUROPAKO ESKUBALOI TXAPELKETA

      Asteartean hasi zen lehen fasea eta atzo amaitu zen. Fase honetan bi sorpresa egon direla esan dezakegu. Suedia eta Serbia kanpoan geratu izana.

      Bestalde harritzekoa izan da Frantziak, denentzat faborito garbia zen taldeak egin duen sailkapen fasea. Justu-justu lortu du lehen fase horretan aurrera egitea. Bestalde, Polonia, Kroazia eta Espainia oso indartsu azaldu dira.

      Lehen faseko sailkapena ondorengo argazki gainean sakatuta ikus dezakezue.


Iker Romero

      Hurrengo fasean beste 3 partida jokatu behako ditu talde bakoitzak. Bi talde gurutzatzen dira eta bien arteko sailkapen orokorra egiten da. Norbere taldean lehenagotik zeudenen aurka ez da jokatu beharrik, hauen aurka lortutako puntuak kontutan hartzen direlarik. Tadeak gurutzaturik honela geratzen da sailkapena hasiera batean. Argazkian sakatu ikusteko.



Julen Aginagalde

      Bigarren fasean, talde bakoitzeko lehengo biek semifinalak jokatuko dituzte.
Linkak egiteko erabili ditudan argazkiak bi euskaldunenak dira. Hauetaz gain, beste bi ere badaude, Mikel Agirrezabalaga eta Eduardo Gurbindo. Jarraian Espainia eta Frantziaren arteko partidaren momentu onenen bideoa dezue.

No hay comentarios: