sábado, 9 de enero de 2010

KANTARI GOAZ.......

Atzo Dokan egon giñan. Bertan pop-rock gau itzela izan genuen. Sarrerak hartu, afaldu eta Antiguoko areto polit hontara sartu giñen. Leku aproposa hartu (3. hilaran) eta Gorka eta konpañia noiz azaldu desiatzen. Bapatean Colemans + taula gainean ziren.

Colemans +, Peiremans +-en errautsetatik sortu dira. Gorka Urbizu (Berri Txarrak, Katamalo), Ubeda anaiak (Deabruak, Bide Ertzean) eta Karlos Aranzegik (Bide Ertzean) osatzen dute. Beraien set list-a Peiremans-en abestietan oinarritu zen ("zuretzako hitz ederrak", "send flowers" edota "joan ziren" klasikoak aipatu behar). Halere abesti berriak sortu dituzte 4 egunetan (oso onak gainera) eta bertsio batzuk ere entzun genituen. Batean, Aritz (Deabruak) igo zen abestian laguntzera.

Kontzertu hunkigarria, lau partaideak oso motibaturik ikusi nituen, pozik, beraien pop-rock-a barren barreneraino sartu zitzaidan. Broma ugari, giro ederra, zaleak abestuz, Weezer taldearen soinuari omenaldia eginez, abesti berri batekin agurtu ziren (abesti hortan, letrak euskera nahiz ingelesa nahasten zituen). 10 bat abesti izan ziren, sentimendu handiz jotako 10 opari. Ea laister lan berri bat egiten duten.


Bigarren taldea, Deabruak Teilatuetan beteranoak izan ziren. Hasi bezain azkar, kontzertu interesgarri eta alai bat erakutsi ziguten. Aritz (abeslaria) "showman" bat da. Dantza ugari eta mugimendu arraroak egiten ditu taula gainean. Gainera jendartera behin baino gehiagotan joan zen, denak animatu nahiean. Baita lortu ere!! Momentu batean erori ere egin zen.

Talde tolosarraren klasiko guztiak entzun genituen. "gaur euria egin du" baladan, neska polit bat igo zen beraiekin abestera. Pop-rock alaia eskeini zuten, melodia itsatskor ugarirekin. Kontzertua "Kantari goaz" abesti mitikoarekin bukatu zen. Aritz, bitartean, jende artean zen kantari.......

Esandakoa, 2 orduko pop-rock emanaldi ezinobea atzo Dokan izan genuena.

Gero, eguraldiaren ondorioz (kriston elurra), etxera iristeko komeriak. Ea laister, kontzertu berri gehiagorekin etortzen naizen. Agur.

2 comentarios:

orbhi dijo...

Muy buenos los Peiremans,Colemans...Ahi habian muchos kilates de calidad sobre el pequeño escenario del Doka,y tocaron con una facilidad pasmosa canciones que habian compuesto unos dias antes,como el supuesto "My Way",que no le habian puesto ni el titulo.Se lo pasaron en grande y eso se transmitio a los que alli estabamos.Ah!!Me sorprendio mucho la buena calidad del sonido para las caracteristicas de la sala.
Esperemos verles en mas conciertos,quizas con el nombre de Los Griezmans...

iñaki dijo...

Oxtiass,los peiremans,como mola el disko ke tienen.Suenan a pixies.Que envidia cabronesssssss!!!
Que pasa orbhi,como todavia andas en la prejubilacion te pasas al lado
"enemigo"(sin ofender,eh).
Donde coño estan tus reportajes?
Donde estan tus comentarios?
No me dejas otra alternativa,no
me agrada mucho pero me voy a ver en
la necesidad de tener que hablar con tus hermanos mayores,lo siento.
ellos me indicaran lo que tenga que hacer.
Traidor ,eskirol,txaketero.....
Salut y kalada al kanut...
ROK;N;ROLL Y A PASTAR!!!!!!!!!!!