domingo, 21 de febrero de 2010

ARE YOU READY?????

Atzo gauean Andoaingo Gaztetxian egon nintzan. Atsaldean jubilatuen 2 partaiderekin eta Urbizukin geratu nintzan; afaldu eta kontzertuak ikustera hurbildu giñen. Pixkanaka jendez betetzen hasi zen, gehiengoak kanpotarrak.

Lehenengo taldea, Can't Explain gazteak izan ziren. Usurbilgo hirukoteak rock-a jotzen du, rock garajeroa. Eta egia esan oso gustoko izan nuen beraien saioa. Bateriak eta kitarrak asko jotzen zuten, baino baxularia nabarmentzen zen besteen gainetik bere estilo eta kalitateari esker. Kontzerttu gehiago behar dituzte, bere soinuak heldutasun gehiago har dezan. Oso talde interesgarria.

Bigarrenak, Akatu. Iruñako taldeari ekipo eta material guztia lapurtu zieten aurreko urtean. Hala ere jotzeko irrikitan daude oraindik eta gauz asko dauzkate esateko. Taldea 7 partaidez dago osatua (2 abeslari, 2 kitarra, baxua, bateria eta tinbalak). Beraien musika "new-metal" bezala identifikatu dezakegu. Atzo aurreneko aldiz entzun nitun, eta Ekon talde mitikoa oroitu zidaten, musikalki berdintsuak iruditzen zaizkit. Oso ondo jo zuten eta lehenengo hilaretan jendea motibatzea lortu zuten. Ez da gehien maite dudan estiloa, baino Iruñakoak dena eman zuten. Jendeak txalo zaparrada luze batez eskertu zituen.

Hirugarrenak, Sexty Sexers Beratarrak. Huek ez dute presentazio beharrik. Taldeak badaramatza urte dexente rock and roll-a eskeintzen, beraien zuzenekoak mitikoak dira eta jadanik 3 lana kalean dute (Hero Mantra (2009)). Lehenengo abestiatik kaña eta kaña. Abesti berriak indar berezia dute, atzo argi ikusi genuen taldea oso asentatua dagoela. Gainera beraien rock-star poseak, eta kitar soloak zuzenekoari xarma berezia ematen dio. Abesti batean kitarjolea jendartera joan zen, bere dohaiak ederki erakutsi zituen, bitartean beste kitarra eta baxua erritmoa mantentzen, bateriak (Layo Raser-en jotzen du) izugarrizko demostrazioa erakutsi zuen; eta abeslariak nola ez bere karismak lagunduta, "frontman" oso ona dela argi utzi zigun.

Nahiz eta abesti guztiak oso ondo jo, klasikoak zeresan handiagoa izan zuten jendeartean. "Pneumatiko Usaina", "Lokomotora" eta nola ez kontzertu bukatzeko erabili zuten "hit"-a; "Berriz galdetuko diat (are yo ready)". Esandakoa, rock festa itzela atzokoa.

Kontzertua eta gero, musikari buruz komentarioak eta Sextyren azken lana lortu nuen partaideen firmekin eta dena. Poperoak blogaren jarraitzaleak omen dira; ez nuen gutxiago espero.

Kuraiak esaten zuen bezela: Rock and rollak hiltzen jarraitu behar du.

1 comentario:

TXISME dijo...

Ke pasa primo ,nadie te komenta nada.Ke gente!!!!
Si no te retractas de lo ditxo
publikare tus primeros santos sacramentos.
Oh my GODDDDDDDDDDDDDD!!!!!!!!!