lunes, 15 de febrero de 2010

ONDO IZAN, CAPELLAN!!!!

Atzo, Miguel Capellan-en agurra ikusi genuen pilotari bezala, 18 urte handiren ostean. Hervias-eko aurrelariak bukatutzat eman du bere pelotari zikloa, eta garaipen batekin itxi zuen ibilbidea; 22-13 garaitu zituen Apezetxea eta Goñi III, Eulateren laguntzarekin.

Erabat hunkituta ikusi genuen, lagun eta ezagun guztiak frontoian izan bait ziren. Pilotari bezela Biñakako txapelketa bat lortu zuen 1995 urtean Belokirekin. Eta oroitzapen bezela Titin edota Unanue aurrelarien aurka jokatzen zituen partidak, erremate eta gantxo festa izaten bait ziren.

Pelotari handi bat erretiratzen da, baino batipat pertsona bezala zeresan handia eman duen aurrelaria.


Beraz, zorte on zure bizitza berrian!!

Capellan-en omenaldia eta gero Biñakako Txapelketaren neurketa bat. Titin-Pascual-ek irabazi zuten eta lau onenen artean sailkatzeko pauso bat eman dute. Eta azken momentuko albiste bat, Xala-Zubieta bikoteak Olaizola II-Mendizabal faboritiak garaitu dituzte Tolosan, beraz sailkapena, pil-pilean.

1- IRUJO-BEROIZ (5 garaipen)
2- TITIN III-PASCUAL (4 garaipen)
3- XALA-ZUBIETA (4 garaipen)
4- OLAIZOLA II- MENDIZABAL (3 garaipen)
5- GONZALEZ-LASKURAIN (3 garaipen)
6- BERASALUZE-BEGINO (3 garaipen)
7- BENGOETXEA-BELOKI (garaipen 1)
8- OLAIZOLA I-RUIZ (garaipen 1)

Azken 2 bikoteak aukera gabe daude, baina lehenengo 6ren artean 4 postu jokoan, eta bi jardunaldi geratzen dira.

2 comentarios:

xalafan dijo...

ojo con xala-zubieta! cada vez estoy más convencido de que xala tiene sangre y además le circula. Hoy mismo se ha cabreado en un par de tantos (cosa insólita) y también ha celebrado algún otro con rabia, me encanta!!!

ivan dijo...

Aupa Capellan! Otro mitico que deja el mundo profesional dentro de la cancha, pero que seguro que no se aleja mucho de los frontones, y pronto le vemos rondando los banquillos.
Buena suerte!