martes, 2 de marzo de 2010

HASI BERRIAK: COHEN

Gaur zeresan handia ematen ari den talde gazte batekin nator, Cohen urnietarrak hain zuzen. Dagoeneko badaramatzate urte batzuk talde bezela, 2006 urtean grabatu zuten maketa ("20 minutes to collapse"). Maketa honek bultzada handia eman zion taldeari, estatu mailan lan onenetarikoa izendatu bait zuten; eta Rockzone bezalako aldizkari ospetsuan ere kritika oso onak izan zituen. 5 abesti, Refused edota Berri Txarrak taldeen influentziak jarraituz.

Baina hainbeste itxaron eta gero (kontzertu mordoa jo dute ), aurten beraien estreineko lana atera da: "Subconscious Mind". Madriden eta Urnietan grabatua, Suedian nahastu dute, Pelle Henricsson eta Eskil Lovstrom-en gidaritzapean. Berri Txarrak-eko Aitor-en kolaborazioa ere izan dute. Lehenengo entzunaldian ezin daiteke ebaluatu, asko entzun beharreko lana da, eta lehen aipaturiko taldeez gain, Poison The Well eta Dillinger Escape Plan taldeen influentziak igerri daitezke. Euskal Herri mailan lan onenetarikoa izango da.

Orain diska presentatzen ibiliko dira, kontzertuz kontzertu talde bezala obeto finkatzeko. Ikusteko aukera baduzu, ez itzazu galdu!!!

Ona hemen, Cohen taldeari buruz aurkituriko bi bideotxo:








No hay comentarios: