viernes, 16 de abril de 2010

2010eko Manomanista: Estilo aldaketa

Beno, Manomanista iadanik hasia da. Lehenengo mailan kanporaketa bat jolastu zan lehengo astean. Bertan Ruiz-ek Begino 12an utzi zuen. Aurten 8 bikoteren artean izango da txapela, eta txapelketaren estiloa zeharo aldatu dute. Gauzak horrela dira: 8 pelotari 2 multzotan. Multzo bakoitzeko pelotariak beraien artean jolasten dute, 3 jardunaldietan.

A MULTZOA: IRUJO, OLAIZOLA I, BENGOETXEA, BARRIOLA

B MULTZOA: XALA, GONZALEZ, OLAIZOLA II, PATXI RUIZ

Multzo bakoitzeko 2 onenak sailkatzen dira hurrengo kanporaketarako. Beraien artean semifinal jokatuko lituzkete (Multzo bakoitzeko hoberena, beste multzoko bigarrenarekin eta alderantziz, partidu batera):

A Multzoko 1= B Multzoko 2
A multzoko 2= B multzoko 1

Eta 2 kanporaketetako irabazleak Finalera. Finala Ekainak 20 ean jokatuko da.

Ulertzen?? Bai, urtero gehiago konplikatzen dituzte txapelketak. Aspaldiko metodoa hobeagoa zen, baina horrela pelotari gutxiagok parte hartzen dute, suposatzen da maila altuagoa izango dela lehiatan, ikusiko dugu.

P.D: Zeinek irabaziko du???

No hay comentarios: