miércoles, 7 de abril de 2010

HASI BERRIAK: OREINDIK

"2009 urtearen hasieran sortu zen taldea. Sentsazio, ibilbide eta gogo ezberdinak eratu dute istorio hau, hau da, partaide bakoitzak bere ikuspegi berezia dauka, baina denak bat datoz honakoan: musika berria sortu eta kontzertu bereziak eman nahi dituzte, hau da, ondo pasa eta ondo pasarazi.

Taldean eragina duten estiloak oso anitzak dira, beraz ez da erreza zehaztea zein musikarirekin lotu daitezkeen. Estilo asko jorratzen dituzte: rocka, funkya, pop, metal,....Lasarte-Orian ensaiatzen dute etta helburua kontzertuak eskeintzea da.

Abestietako letrak gertukoak dira, pertsonalak, helburu bati zehazki lotu gabe; une zein ideia ezberdinen isla dira".

Oreindik 5 musikariez dago osatua (Andoain, Donosti, Lasarte eta Zarautz-tik hain zuzen. Ozly( ahotsa), Haritz Manterola (kitarra), Alvaro Remacha (kitarra), Ibon Jiri Garcia (baxua) eta Jokin Telleria (bateria) dira taldearen partaide.

Larunbat hontan Oreindik ikusteko aukera itzela. Lasarteko Sustrai tabernan izango da 20:00 etatik aurrera. YEAHHHHH!!!



Zerri Hegalaria

oreindik | Vídeos musicales MySpace

No hay comentarios: