lunes, 5 de abril de 2010

MEREZIMENDU HANDIKO SARIA

Aupa!! Dakizuten moduan, Lisboan egon gara oporretan, eta gaur goizean iritsi gara. Bidai zoragarri honek ere izan du bere alde txarra. Garrantzitsuena, agian, atzo jolastu zen biñakakoa galtzea izan zen. Partidua jokatu zenean, trenean bait giñen.

Norgeiagokak bazeukan bere xarma. Momentu onean dabiltzan iparraldeko bi aurrelari (xala eta gonzalez) eta heldutasun nabarmena lortu duten 2 atzelari (zubieta eta laskurain) final handian. Faborito moduan Xala eta Zubieta (erakustaldi itzelak egin dituzte). Zubieta nahiko urduri hasi omen zen, horrek Gonzalez eta Laskurainen hasierako aldea ekarri zuen. Etxarrikoa zuzendu zenean, urdinak nagusitu ziren, bai jokoan eta bai markagailuan. 14-22 azken emaitzak, argi erakusten du, Xala eta Zubietaren nagusitasuna (Gonzalez-en akatsak zeresana ere izan zuten).
Beraz 2010 eko Biñakako irabazleak, merezimendu osoz gainera, Xala eta Zubieta. Lekuine-ko aurrelariak lortzen duen 3. txapela (2002an Lasarekin eta 2007an Eulate lagun zuela). Zubieta gaztearentzat lehenengo txapel handia. Joko mail oso handia hartu du, txapelketako pelotaririk onena izan da nere ustetan, beraz kontuz berarekin Manomanistan (2.mailako txapelketan egongo da).

Eta txapelketaren amaierarekin porraren emaitza, noski. Xala eta Zubietaren alde bi pertsonek jokatu zuten (Haize eta Aitor S.S). Beraz, 80 euro irabazi du bakoitzak.

ZORIONAK 4 IRABAZLEEI!!!

No hay comentarios: