domingo, 18 de abril de 2010

OÑATIN ROKEATZEN DAKITE

Atzoko eguna oso gaizki hasi zen; poperoak blog-ak izan zituen arazoez gain, Airbourne taldeak bertan behera utzi zuen kontzertua bigarren aldiz, kasu hontan sumendi famatuarekin gertaturiko arazoak zirela eta.

Bapatean, Bonbereneako kontzertuetaz jabetu giñen. Bertan Sharon Stoner eta Potemkin Oñatiarrak jotzen zuten. Tolosara hurbiltzea erabaki genuen, eta egia esan ez giñen damutuko. Ondo afaldu eta gero, Bonberenea-ra joan eta giro izugarria zegoela antzeman genuen. Lehenengo hilaretan kokatu eta lehenengo taldea taula gainean azaldu zen. Sharon Stoner hirukotea izan ziren lehenak, eta zer nolako ikuskizuna, oraindik harriturik nabil. Kontzertu berezia omen zen beraientzat, eta bere abestiak alde batera utzi eta Queens of The Stone Age-en bertsioak jo zituzten.

Gelditu ere egin gabe "Regular John", "Avon" edota "If Only" abesti handiak entzuteko zortea izan genuen, inoiz baino hogeago jotakoak. Ordu batez stoner soinuak irentsi gintuen, Sharon Stoner talde bezala inoiz baino helduago ikusi genuen, kontzertuz kontzertu asko hobetu dutela esan behar.

Merezi bezalako txaloak jaso eta gero, Sharon Stoner atera eta Potemkin sartu ziren. Instrumentuak prestatu eta ikuskizunari ekin zioten. Boskoteak rock and roll estiloa praktikatzen du. Latzen-eko kitarjolea taldean izanik, beste kitarjole bat, baxua, bateria eta abeslari ezinobeago bat, ikuskizuna ziurtatua dago. Abeslariak darama taldearen pisua, bere karisma, nerbio eta dantzekin.

18 abesti jo zituzten, gelditu ere egin gabe, eta jendearen onespena irabaziaz. "Born to be will" klasikoarekin amaitu zuten. Garbi geratu zena, zuzeneko talde aparta dela Potemkin, Azkena Rock bezalako festibal rokeroetarako aproposak.

Azkenean zuzeneko apartak ikusteko aukera izan genuen, beste behin ere Bonbereneako prestaketa eta tratua bikaina. Ea laister beste kontzertu kronikekin gatozen. OIHUU.

No hay comentarios: