sábado, 17 de abril de 2010

SEÑOR R!!

Aupa! Atzo kontzertu interesgarriak zeuden Urnietan. Sarobe aretora aspaldi joan gabe giñen, baino atzo momentu egokia zen herriko taldea (R) eta Señor No ikusteko. Aretora sartu giñenean ez zegoen jende asko, hori bai, ia denak ezagunak ziren, herriko jendea. Kontzertuak hasi zirenean, jende gehiago etortzen hasi zen eta esan dezakegu giro ikaragarria sortu zela.

R andoaindarrak izan ziren lehenengoak jotzen. Hirukoteak "Uneak" diska presentatzen dabil, Berri Txarrak-en teloneroak ere izan ziren aurreko hilabetean. Soinu ona zegoen Saroben, R-ek azken diskako abestietaz gain, abesti zahar batzuk ere jo zituzten. Motibaturik zeuden, jende ezagun asko zegoelako agian, bere zuzenekoak zaleen onespena jaso zuen. Beraien estiloa deskribitzea zaila egiten zait, rock-a, indy-a eta post-harcore- aren nahasketa bat esan genezake. Dut talde mitikoaren soinua etortzen zait burura.

Bukatzean, noski, taldearen cd-ak erosi genituen firma eta guzti!!!

R amaitu eta gero Señor No donostiarrak izan ziren Sarobeko eszenatokian. Laukoteak rock and roll-a egiten du. Motorhead-en ikasle onenak bezala, beraien soinua azkarrak gainditu egin zigun. Hala ere abeslariaren ahotsak ez dit asko konbentzitzen (Los Suaves-en ahotsa gogoratzen dit). Zuzeneko aparta dutela nabaria da, urte asko daramate jotzen eta estilo handia daukate. Gitarjole berria zeukatela uste dut, Quentin Tarantinoren klon bat, alegia.

Señor No taldekoek oso motibaturik ziharduten eta jende asko ikusi nuen beraien letrak abesten. Azkar asko pasa zitzaidan saioa, konturatzerako amaitu egin zuten, hori bai, beraien kitar soinuak oraindik nere burmuinean diraute.

Oso kontzertu ederrak atzo Saroben ikusitakoak, beste bat arte!!

No hay comentarios: