domingo, 30 de mayo de 2010

LARUNBATEKO GERTAERAK

Aupa! Larunbatean gertatu zena laburbiltzen saiatuko naiz. Dakizuten moduan 2 ekitaldi garrantzitsu zeuden Andoainen. Alde batetik antzerkia eta bestetik kontzertua. Lehenik eta behin Basterora joan giñen. Bertan Xabinaitor euskal supereroiaren abenturak ikusteko aukera izan genuen. 70 minutuko saioa, par dexente egin genuen eta esan behar antzezmen ikaragarri ona izan zala. Angel Alkain, Mikel Pagadi, Asier Sota, Egoitz Lasa, Mikel Laskurain, Ainere Tolosa eta Ixabel Agirresarobe aktoreek parte hartzen zuten, Wazemank saioan aurpegi ezagunak. Angel Alkain, Ainere Tolosa eta Asier Sota-ren pertsonaiak eta antzezmenak iruditu zitzaizkidan interesgarrienak.

Komikia oinarri zutela historio ikaragarria sortu zuten, dekorazioak pisu garrantzitsua izan zuen ere. Esan behar antzezmenaren azken zatira arte, komikian pasatzen diren gauzak kontatu zituela.

Bastero ez zen bete (Errealaren partiduagatik batez ere), baina egon ginen guztiak txapo zaparrada batez agurtu genituen. Merezi zuten, bai jauna!!

Antzerkia bukatu orduko, afaldu eta gaztetxera. Etorkizun handiko bi talde nor baino nor. Jende dexente zegoen, batez ere Urnieta aldetik etorriak. Krilin donostiarrak izan ziren jotzen lehenak. Jarraitzaile gazte asko lehenengo hilaretan kokatzea lortu zuten (batez ere neskak), "When the time comes there will be no time" lana aurkeztu zuten. Beno, abesti batzuk bakarrik, zeren 30 minutu bakarrik egon ziren taula gainean. Denbora exkaxa, hala ere taldea ondo ibili zen, nahiz eta abeslariak ez izan bere egunik onena. Zati indartsuetan oso ondo ikusi nuen, baina erregistro melodikoetan hobeto egiten dakiela argi dago. "Why Hesitate" bezalako klasikoak entzun genituen. Sentsazio arraroa kontzertua amaitu zenean, batipat abesti gehiago itxoiten genituelako. Beste batean izan behar.

Krilin-ek amaitu bezain pronto, Cohen-eko partaideak igo ziren. Bazirudian presa zegoela kontzertuak lehenik eta behin amaitzeko. Cohen-ek ere bere lehen lana aurkeztu zuen, abesti indartsuz jositako diskoa. Kontzertu azkarra, zuzena eta kalitate handikoa. Maketaren abestientzako ere tartea izan zuten. "Donnie Darko" bezalako klasikoaz gozatzeko aukera izan genuen. Lehenengo hilaretan jendea bultzaka eta oso motibaturik zegon.

Bapatean kontzertua amaitu zegoela uste genuenean, Converge talde handiaren bertsio batekin zalegoaren garunak apurtu zituzten. Kontzertua bukatzeko era borobila. Arraroa egin zitzaidan Refused taldearen bertsioa jo gabe alde egin zutela, Tolosan ere ez genuen entzun.

Laburbilduz, ekitaldi bikainak atzo Andoainen bizitakoak. Milesker.