martes, 4 de mayo de 2010

SANTAKRUTZETAN INGO AL DEU??

Beno, beste urte batez, Santakrutzak amaitu dira. Hementxe 3 egunetan zehar izandako laburpentxo bat. Ostiralean txupinazoa eta festaren hasiera, egia esan jende gutxi, arrazoi nagusia eguraldia izan zen, kriston euri jasa izan bait zen. Hala ere giro polita, batez ere tabernetan. Txozna inguruak nahiko hutsak egon ziren, eta lokatzturik amaitu genuen.

Larunbatean, erreka jetsiera eta goitiberak egon ziren. Goitiberetan istripu batenbat ere ikusi genuen. Eguraldia oso ona ostiralarekin konparatuz. Batukada eta tanborradak ere izan ziren. Atsaldean giro ezinobea zegoen kaleetan eta gauean kanpoko jende asko azaldu zen (batez ere gaztetxoak).

Igandean koadrilen eguna zen. Hainbat eta hainbat koadrila elkartzen dituen ekitaldia. 400 670 bat pertsona izango giñen Ondarreta eskolan. Ondo bazkaldu, edan, abestu, bertsoak entzun eta dantzatu ondoren dena jaso genuen. Gero kalejira koadrila guztien artean. Gauean ere dantzaldia zegoen.

Ingo al Deu? talde Andoaindarrak jo zuen. Bere erritmo berbeneroak dantzatzera behartu gintuzten. Beloki-k ahotsa gaizki zuela eta, Eskudero-ren laguntza izan zuen abesterako orduan. Bitartean Aitorrek erritmoa markatzen zuen bateriarekin eta Antton eta Imanolek melodia sortu zuten beraien trikitixa eta organoarekin. Kontzertu erdian abesti bat eskeini zieten Poperoei. Giro polita izan genuen, nahiz eta larunbatean bezain jende ez egon. Abesti berri bat ere entzuteko aukera izan genuen; kontzertu earra, baina eskatu genuen Egan-en bertsioa jo gabe joan ziren. Beste batean izan beharko...

Bukatzeko, Santakrutzak 2010-ri buruz aurkitu ditudan bideotxo batzuk. Agur!!












1 comentario:

Ami dijo...

Alain jakin zazula zure adarrak erasotu ninduneko frogak dauzkadala. Erreka jaitsierako 2:30 minutuan erasotzen nau. Ikus dezazun egia zala!!!