sábado, 12 de junio de 2010

NERE HITZAK SOBERAN DAUDE...

Atzo Andoaingo Gaztetxean kontzertu oso berezia zegoen. Bertan Anari kantautore azkoitirrak jotzen zuen. Telonero batzuk ere izan ziren, Bocio andoaindarrak, tamalez iritsi nintzenerako bere saioa bukatu zuten. Punk rock jotzen dutela esan zidaten, eta oso ondo gainera.

Ordu eta erdiko kontzertua eskaini zigun Anarik. Disko desberdiñeko abestiak tartekatuz, saio oso pertsonala, emotiboa eta romantikoa eskeini zigun. Berarekin dauden lau musikari puska horiek ere bere lana ederki bete zuten, batez ere Abregoren bateria erritmoak.

Momentu zirraragarriena, Anari eszenatokian bakarrik geratu zen unea. Lehenengo diskoko abesti bat entzun eta publikoa erabat irabazi zuen. Ez dakit hitzekin nola adierazi, atzokoa oso handia izan bait zen, hobe adierazteko bere hitzak erabiltzen baditut.........


TREN BAT ZURE BARRURA

"Gaur tren bat hartu dut zure bihotzera, lehio ondoan eseri naiz eta kristaletik ikusten ditut nere bizitzako pasadizuak. Baina ez noa bakarrik, nere ondoan doaz eskutik helduta beldurra beldurra eta esperantza, beldurra eta gogoa. Eta hauei begira bakardadea, pixkat aurrerago, berriz maitemina. Bapatean beldurra bere lekutik jaiki eta nigana etorri da, eta zera esan dit; zure bihotzean ez dala gelditzen trenik. Hau ez behintzat."


HEGOEKIRA BEGIRA

"Txoriak hiltzean erori egiten dira ala suizidatu?
Zoroetxetako jardinetako zuhaitzak zoroak al dira?
Eta gainean, zerbait, norbaiten bila ateratzen diren
horiek, zerbait aurkitzen al dute?
Eta zuhaitzak itzalik ematen al diete zerbait
norbaiten bila dabiltzanei, eta hauek ez al dute
sekula txori erorik, suizidaturik aurkitu; zerbait,
norbaiten bila dabiltzala?"


AZTARNAK

"Desertu erdian bale eskeletu bat da behin
itsasoa han izan zeneko aztarna bakarra,
aztarna bakarra.
Mendi altuan karakola bat,
behin itsasoa han izan zeneko aztarna bakarra,
aztarna bakarra.
Etxe osoan usain antzeko bat da,
behin hemen izan zineneko aztarna bakarra,
aztarna bakarra.


MILA ESKER ANARI

P.D: Argazkia Kojonutik atzo ateratakoa

No hay comentarios: