sábado, 3 de julio de 2010

Kale Txikiko Rock emanaldia

Atzo, Kaletxiki Rock Festival-en hirugarren edizioa ospatu zen, San Pedroko jaien inguruan. Auzo txiki bat izateko, oso ondo antolatutako jaiak dira. Gauz desberdin asko eskaintzen ditu Kale Txiki-k, besteak beste musika kontzertuak.

Iritxi giñenerako, lehenengo taldea jotzen zebilen, eta dirudienez 15 bat minutu bai. Natural Project, beraien electronika doinuak eskeintzen zebilen, bitartean, hainbat eta hainbat jende, ezagun eta lagun kontzertua ikusten. Atzo etxean jolasten zuten eta nabari zen kontzertu berezia izan zela. Beraien azken diskako abestiak gehienbat, eta Juan Pablo, beraien teklista izan zenaren bixita abesti batean. Kontzertuaren momentu onena izan zen. Konturatzerako bukatu zuten, ordu baten ostean, jendea gustora utzi zuten.

Bigarren taldea Denayed. 6 gaztetxok osazen dute. 3 kitar, baxua, bateria eta abeslaria. Bertsioak jotzen dituzte. Batez ere rock & roll abestiak. ACDC, Jet, Kiss,..bezalako taldeen abestiak entzun genituen. Bateria eta kitarjole bat, postuez aldatu ziren abesti desberdinetan. Bitartean beste kitarjolearen kalitateaz ohartu giñen, kitar soloak ederki betetzen bait zituen. Neska abeslariak ere bere ahots indartsuaz harritu gintuen. Ordu baten ostean beraien ekitaldia amaitu zen.


Eta azkenak, Xilum Naparrak izan ziren. Pena da, beraien saioa hasi zenean, jende ugari joana zela. Beraz 4 katu beraien zuzenekoaz gozatzen. Lehengo urtean izan ziren, baina aurtengo kontzertua hobeagoa izan da. Metal indartsua, Silvia-ren ahots goxoaz nahasturik. Beraien lana presentatzen ibili ziren eta egia esan oso gustora izan ginela.

Kontzertua amaitu zela uste genuenean, eta aurreko urtean bezala, Rage Against the Machine-en bertsio batekin bukatu zuten. "Killing In the Name" abestiak, Kale Txiki osoa dantzan jarri zuen. Bukaera ederra, rock ekitaldi honen hirugarren edizioa amaitzeko.

AUPA KALE TXIKI!!!

No hay comentarios: