lunes, 19 de julio de 2010

San Fermin 2010 torneoko emaitzak

Beno, iadanik udaran gaude, eta pelota munduan txapelketen garaia da. Lehenengo klasikoa, San Ferminekoa, amaitu zan. Bertan 2 txapel garrantzitsu jokatu ziren. Alde batetik Nafarroako 4 terdikoa geneukan. Final handian, Uztailak 7an jokatua, Irujo eta Bengoetxea nor baino nor. Iberoko maisua gailendu zen 22-8. Oinatz saiatu zen, baina Juan-ek kualitate handiagoak dauzka. Irujok lortzen duen 2 txapela. 2006an ere irabazi zuen. Txapel hau, joko onean dagoen seinale garbia da.


Bestalde biñakako torneoa ere izan genuen. 6 bikote, 2 multzotan. Multzo bakoitzeko 3 partidu, denak denen aurka. Beraz multzo bakoitzeko onena finalerako txartela lortzen zuen. Final horretan Titin-Barriola eta Bengoetxea-Patxi Ruiz. Baina Barriola leitzarrak bere lekua Pascual-i utzi behar izan zion lesio batengatik. Finala ez zen oso ona izan, Bengoetxea izan zen protagonista bere tanto harrigarriekin. Ruiz-ek ondo eutsi zuen eta Titin-ek ez zuen bere egunik onena izan. Pascual oso gaizki ibili zen. Azken emaitza 22-12 Bengoetxea eta Ruiz-en alde. Beraien izena lehen aldiz agertzen da torneo garrantzitsu onen palmaresean.

Hemendik aurrera, 4 terdiko txapelketa ofiziala iritsi arte, udako txapelketa ugari izango ditugu.

No hay comentarios: