sábado, 28 de agosto de 2010

Donostiako Txapelketa 2010: Zorigaiztoko finala

Atzo jokatu zen Donostiako Txapelketaren finala. Beno, erdia jolastu zela esan dezakegu. Dakizuen moduan Xala-Apraiz eta Bengoetxea- Barriola bikoteak ziren final handian. Urdinak hasiera bortitza euki zuten eta 0-7 aurreratu ziren. Apraizen jokua hobetzen zen eiñean, partidua orekatzen hasi zen. 11-14 urdinak irabazten ari zirela Xala-ren lesioa gertatu zen. Beraz finala bertan behera, eta noski txapela Leitza aldera. Bengoetxea eta Barriolaren uda zoragarriaren emaitza. Oinatz-entzat 3. udako txapela (beste biak Ruiz-ekin irabazi ditu).

Hurrengo txapelketa Lekeitiokoa izango da. Ieupp!!!

No hay comentarios: