martes, 17 de agosto de 2010

MILESKER AITOR; ZORTE ON GALDER

Gasteizkoa Aitor Goikoetxearen azken kontzertua izan zen Berri Txarrak-ekin. Beraz, taldearen sorreratik BTX-en egondako bateriak taldea utzi du. Hona hemen Aitorren agur-komunikazioa:

KAIXO:

Berri Txarrak-en 16 urtez hainbeste bizipen, ilusio eta kilometro elkarrekin bizitu ostean, erronka eta bide berriak jorratzeko momentua iritsi da.

Inoiz ez det urte hauetan bizitakoa eta sentitutakoa ahaztuko, ezta 1994. urteko uda hartan guzti hau hasteko genituen arrazoiak ere.

Musika, bizitzan hartzeko behar dudan gauza da niretzat, hala izan da, eta hala izango da etorkizunean ere, eta horregatik, goiz edo berandu bidean topatuko gara.

Urte guzti hauetan zuei esker Berri Txarrak-en bizi eta sentitu dudan guztiagatik.....eskerrik asko zuei, hurbil zaudeten horiei bereziki eta urrun egonda ere etxean banengo bezala sentiarazten didazuen beste horiei ere, mila esker

IKUSI ARTE BIHOTZEZ

AITOR BTX


Aitorren lekua garantiazko bateri batekin bete du Berri Txarrak taldeak. Galder Izagirre, Dut edo Kuraia talde handietan egondakoak, izango du talde naparran jotzeko ohorea. Egia esan oso hautapen egokia.

Zorte on biei beraien bide berrietan.