martes, 28 de septiembre de 2010

SAN MATEOAK 2010

Igandean amaitu zen Udako azken txapelketa, San Mateoak. Lehenik eta behin aurrelarien arteko partidu berezia izan zen. Titin eta Irujo irabazi zuten Bengoetxea eta Berasaluzeren aurka. Ardoen desafioa ere izan genuen, bertan Aspekoak gailendu ziren. Eta nola ez, biñakako txapelketa. 6 bikote 2 multzotan. Multzo bakoitzeko onenak finalerako sailkatu ziren, kasu hontan Bengoetxea-Ruiz eta Irujo-Pascual.

Partidu ederrak ikusi ditugu, gainera gauza ezaguna da errioxako zalegoak pasio askorekin bizi dituela partidak, honek giro ederragoa sortzen du. Eta finala ere, ikaragarria izan zen. Oso berdindua, tantu ederrekin, atzelariak sendo eta aurrelariak era guztietako tantuak eginez. Azkenean, zortea lagun, Asegarceko bikotearentzat sari potoloak. Bengoetxea eta Patxi Ruiz-en udara bikainari amaiera ezinobea. Irujok eta Barriolak ere uda ona egin dute; aipatzekoa Saralegi-ren joku momentu paregabea.

Udako txapelketak bukatu dira, beraz laister 4 terdikoa izango dugu. Ea ikuskizunak jarraitzen duen.

No hay comentarios: