martes, 5 de octubre de 2010

APOKALIPSIAREN 4 ZALDUNAK

Igandean, Kilometroetan geneuzkan kontzertuetatik, bakarra interesatzen zitzaidan. Naizroxa pasaitarrak arratsaldeko 4tan jotzen zuten zuzenekoa, alegia. Eta egia esan, beste behin ere ez zuten huts egin.

2.gunean jotzen zuten, eta hara heldu giñenerako jende oso gutxi kontzertua ikusten. Arrazoia? Beste gune batean Betagarri zegoelako. Nahiz eta gutxi egon, aurreko hilaretan giro ederra sortu zen. Gainera taldeko partaideak inoiz baino motibatuagoak ikusi genituen, igandean etxean jotzen zuten, eta beraien zuzenekoan influentzia handia izan zun.

"Iqharaturic" laneko kantak jo zituzten. Zuzeneko bortitza, abiadura handian jotakoa eta abeslari hiperaktiboaren mugimendu geldiezinak gure hankak zein buruak astintzera behartu gintuen. Matxet normala baino hizlariago, taldearen pisua hartuz, zalegoa lehen abestitik poltsikoratu zuen. Base erritmikoa beti bezain bikain, baxu eta bateri erritmoak geroz eta azkarragoak eta biolentoagoak. Kitarraren azkartasuna eta kalitateak ere atentzioa sortzen du. Dillinger, Converge edota Fantômas maixuen influentziak hartuz, Igandean Naizroxaren kontzertu konpletoena ikusi nuen.

Gainera saioak asko iraun zuen, horrek ia abesti guztiak entzuteko aukera eman zigun (normalean beraien zuzenekoan motzagoak izaten dira). Marga-ren ahots ikaragarria ere entzun genuen 2 abestitan. Diskoko abestiak, maketaren batenbat eta amaitzeko "Policia No" klasikoaren bertsioa, teklatuak eta bateria elkar jotzen zuten bitartean. Eromena eta txalo zaparrada kontzertu amaieran.

Handia benetan pasaitar ero hauek Kilometrotan eskeini zuten musika ikuskizuna. Ea laister abesti berriekin datozten bigarren lan batean.

GLAMOURRA DEKADENTZIAN!!!!

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Ez ahaztu Dragoi Bolaren Introa. Freezer edozein momentutan azalduko zela uste nuen. Eta alabatxoarekin zegoen ama.

(Bai anonimoa, lotsaz betea)

josu dijo...

Ostia, egia!! Ahaztu in zait jartzea, menudo momentazo, dragoi bolan introa!!!

bertol dijo...

Gustora ikusiko nituzke nik ere. Jendeak 2 gunea GOSE hasi baino lehenago utzi zuen, hura izan zen gazte mozkorren uholdea ... Guztiak ahal zuten moduan Betagarri ikusteko asmoarekin.

Guk GOSE ikusi genuen eta sin más; beranduago Betagarri ikustera joan ginen eta jende pila zebilen, hura Viña Rock zirudien :S

Pena lagunek Naiz Roxa gogoko ez izatea, detailea Marga ere oholtza gainean azaltzea.