lunes, 11 de octubre de 2010

Bengoetxearen erakustaldia

¿Inork geldituko du Bengoetxea VI-aren joku bolada ikaragarria?? Hori da pelotazaleak daukaten galdera, azken txapelketako emaitza ikusita. Udara ezinobea egin du eta Lau t'erdiko Nitro torneoaren lehenengo edizioa ere berak eraman du. Bertan 4 pilotari (Bengoetxea, Barriola, Irujo eta Patxi Ruiz) lau t'erdiaren barruan nor baino nor. Semifinala eta finala, bertan leitzarrak nagusi. Erakustaldi paregabe baten ondorioz Oinatz Bengoetxearentzat udarako bostgarren saria, Barriola 12 tantuan utzi eta gero. 4t'erdiko txapelketa ofizialerako proba aproposa, pelotari batzuen indarrak nola dauden ikusteko.

Eta Lau t'erdikoaz ari garela, iadanik txapelketa ofizialaren presentazioa egin dute. Bertan 4 pelotari finalista buru izango dira, aurreko urteko lau onenak (Gonzalez, Irujo, Titin eta Retegi Bi). Urriak 15ean hasi eta Abenduak 12an amaituko da. Hauek dira Lau t'erdikoan parte hartuko duten pelotariak.

ASPE: Irujo, Gonzalez, Titin, Retegi Bi, Barriola, Zubieta, Olazabal, Xala, Aritz Lasa, Beroiz.

ASEGARCE: Olaizola I, Berasaluze VIII, Bengoetxea VI, Patxi Ruiz, Diaz, Olaetxea, Lemuno, Arretxe II, Saralegi, Urrutikoetxea.

Onenak irabaz dezala!!

No hay comentarios: