domingo, 17 de octubre de 2010

ESKOZIA eta EUSKAL HERRIA: IZENA, IZANA, EZINA

Atzo Scotland Euskal Herria ekitaldia antolatzen zan Ordizian. 2 karpa erraldoi, txozna eta eszenatokiz osatua, eta giro ona, oso ona atzokoa. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, halere Eskozia eta Euskal taldeen nahasketa nahiko interesgarria zen, batipat, Berri Txarrak, Lekunberriko talde ospetsuak jo behar zuelako. 21:00 etan hasi ziren kontzertuak. Dakizuten moduan, talde hauek ziren kartelean: Berri Txarrak, The Red Hot Chili Pipers, Oreka TX, Gose, Trikizio, Grousebeater Sound System eta Euskal Herriko nahiz Eskoziako DJak. Ez genituen talde guztiak ikusi, baina ikusi genituen apurren kronika duzue hau:

Karpa barruan sartu orduko, aurrekaldean kokatu eta lehen taldea ikusi genuen. Oreka TX, txalaparta lagun eta musikari apartez osatua, kultura desberdineko musika nahiz instrumentuak nahasten ditu, erritmo originalak eta dantzagarriak eskeiniz. Halere azken abestira arte, jendea ez zen zeharo animatu. Bertan, eskoziar batzuen laguntza izan bait zuten abesti batzuetarako. Eskoziarren biboliñak eta txalapartaren nahasketak jendearen eromena sortu zuen. Komentatu behar eszenatokiaren erdian kokatua zegoen pantaila, bertan taldekideak bidai ezberdinetan zehar izandako bizipenak eta irudiak ikusi genituen. Ordu bat jo ondoren, kontzertua amaitutzat eman zuten.

Bigarren taldea, Grousebeater Sound System eskoziarrak izan ziren. Boskotearen estiloa erabat arraroa zen. Lehenik eta behin; kitarra, baxua, bibolina eta gaita bat. Baina instrumentu horiei nahasketa berezia emateko dj bezalako bat, edonolako dance erritmoak ipiniaz. Karpa bete beterik talde hau ikusteko, egia esan jendearekiko kontaktu epela izan zuten, halere Oreka TX-en kasuan bezala azkenalderarte ez zen gauza animatu, neska eder batzuk dantza egitera sartu zirenean. Beste ordu baten ostean, saioa bukatutzat eman zuten, jendearen txalo zaparradaren artean. Hurrengoak, gehiengoak itxoiten zuen taldea,.........

Berri Txarrak. Gorka Urbizu-ren gidaritzapean, taldeak aldaketa nabarmenak izan ditu. Azkenekoa, betidanik berekin izan den Aitor (bateria). Bere ordez, garantiaz beteriko musikari bat, Galder (Dut, Kuraia). Egia esan hirukoteak sekulako demostrazioa eskeini zigun.

80 minutu, abestiak bata bestearen atzetik, deskantsurik gabe, azkeneko 2 lanetan oinarritu ziren. Besteak beste abesti hauek entzun genituen (ikasten; etorkizuneko aurrekari guztiak; payola; achtung; stereo; izena, izana, ezina; berba eta irudia, oreka; isiltzen banaiz; folklore; maravillas,.........). Gorkaren ahotsa ez zen bere onenean, halere han giñen jarraitzaile guztiak berarekin abesten, momentu hunkigarriak sentitzen. Giroa ezinobea eta nola ez bere 2 klasiko handi kontzertua bukatutzat emateko. "Denak ez du balio" eta nola ez, "Oihu" mitikoa. Beste behin, kontzertu epikoa, David eta Galder handiak eta Gorka karismatikoak eskeini zigutena. Abesti gehiago entzuteko gogoarekin geratu zen zalego guztia, bestalde, talde gehiagok jo behar zuen.

Berri-en ikuskizuna eta gero, karpan kanpoaldean zegoen euri jasaz jabetu giñen, merchandising pixkat, eta laugarren taldeaz pixkat gozatu genuen, The Red Hot Chili Pipers. Musika animatua eta Coldplay-ren bertsio bat entzun gendun. Zoritxarrez laister etxera joan giñen, betebehar desberdinak bait geneuzkan.

Nahiz eta kartel guztia ez ikusi, atzoko ekitaldia paregabea iruditu zitzaigun. Ea beste edizio bat ikusteko parada dugun. OIHU!!!

2 comentarios:

Ami dijo...

Egia esan kontzertua ondo egon zen. Apur bat laburra eta Gorkaren ahotsa apur bat ukituta zegoela nabari zen. Hala eta guztiz ere zuzeneko bikaina eskaini ziguten.
OIHU EGIN NAHI DUT ARIMA URRATU ARTE, ISILTASUNAREN OZENEZ

Haize dijo...

Nik uste aipatzekoa dela baita ere IKASTEN jo zutela, mitiko mitikoa!