domingo, 31 de octubre de 2010

IZAN NAHI NUEN BAINAN.......

Atzo gauean, Donostiako Doka aretoan izan giñen. Bertan gorakada nabarmena egin duen taldea (Willis Drummond) eta pixkanaka izena hartzen ari den beste hirukote (Yellow Page) bat aritu ziren. Sartu giñenerako, Yellow Page-n emanaldia bukatzen zegoen. 2 abesti bakarrik entzun genituen, baina behintzat beraien rock gordina entzuteko aukera izan gendun, 10 minutuz gutxienez. Helmet, Dut edota Unsane talde mitikoen influentziak sumatu nituen Lezoko hirukote honetan. Zalegoak eskeini zion txaloak ikusita, saio borobila egin zutela esan behar. Ea beste batean denbora gehiagoz ikusten ditugun.


Willis Drummond hasi baino lehen, aurreko hilaretan kokatu giñen, jendez gainezka, laukote gazte honen rock dosi azkarra entzuteko. Zuzeneko diska bat atera berri dute, Hondarribin jotakoa, hain zuzen. Gainera laister beste lan bat izango dugu. Eta abesti berriak entzun genituen. Abesti berrietan, beraien estiloa utzi gabe, konposizio lasai eta sakonagoak iruditu zitzaizkidan, Lisabö bezalako taldeen influentziak jarraituaz.

Abesti klasikoak ere jo zituzten, baina ordu bat bakarrik egon ziren taula gainean, eta nola ez, abesti gehiago entzuteko gogoarekin geratu giñen, gehiago espero nuen egia esan. Kontzertua ona izen zen ala ere. Neil Young handiaren "Rockin in the free world" abestiarekin bukatutzat eman zuten beraien ikuskizuna.

Beraien diska berria entzuteko gogorekin utzi digute eta kontzertuak gehiago iraun izan balu, sentsazio hobeagoak izango genituen kontzertu honi buruz. Ea beste batean "show" luzeagoa eskeintzen duten.

1 comentario:

¿dónde está XABI ALONSO? dijo...

se te pasaron los SNUFF en altsasu :)

http://www.youtube.com/watch?v=aHL_2Bps6tk&feature=related