jueves, 14 de octubre de 2010

MUSIKA GEHIAGO

Asteburu hontan, nola ez, badugu zer ikusi musika arloan. Kontzertu interesgarriak ditugu, kasu hontan 3 aipatuko ditut. Bihar ostirala, Sorkun jainkosaren ahotsa entzuteko aukera daukazue, Sarobe (Urnieta)-n ospatuko den saioan.

Egun berean, Apocalyptica maixuan Barakaldoko Rock Star-en. Gu kontzertu hontan egongo gara. Orain arte ikusi ditugun 3 alditan, bizipen zoragarriak sortu dizkigun taldea. Finlandiarrak metal ukitua daukate, baina beste taldeetatik desberdintzeko, beraiek celloak erabiltzen dituzte egurra emateko. Gainera disko berria aurkezten dabiltza.


Eta larunbatean Ordizian ekitaldi polita dago, Scotland Euskal Herria festibala, hain zuzen. Kartelean ikusten den moduan, Berri Txarrak taldea da zeresan gehien ematen duena, hala ere beste taldeak dantzan eta giro ederrean egoteko hainbat kualitate badauzkate. Rocka, trikitixa, soinu eskoziarrak, txalaparta edota djak,.... barietate handiko ekitaldi honetan aurkituko duzuna.


P.D: Larunbatean, Donostiako Dokan ere zeoze garrantzitsua antolatuko delakoan nago, ala ez??

2 comentarios:

TXISME dijo...

Oye primo ,ke ya me he hetxo socio
de la biblioteka,las revistas ke me
dijiste(las porno ,no!las otras)los
cd,s y las pelis (ke no joder ,ke las porno ,no!!)estan en bastero,no......?
SALUDOS

josu dijo...

Si, primo. Las revistas esas que te dije, los cds, y dvs estan en la fonoteca dentro de bastero, y los libros en la liburutegi. Saludos cordiales.