viernes, 31 de diciembre de 2010

BIÑAKAKO TXAPELKETA 2010

Atzo aurkeztu zan 2011ko Biñakako txapelketa. Bertan 8 bikote, lau empesa bakoitzeko, hala ere aurtengoan aldaketak daude. Lehenengo fasea 11 jardunaldikoa izango da, hau da, empresa batekoak beste empresakoen aurka 2 aldiz, eta sobratzen diren 3 jardunaldiak, empresa bakoitzaren arteko neurketak izango dira. 11 jardunaldi hauen ostean, lau onenak ligaxka bat jokatuko dute, bertan 2 onenak finalean izango dira. Finala Apirilak 17an izango da. Txapelketa luzeegia nere iritziz. Bikoteak hauek dira:

ASPE:

. IRUJO-MERINO II
. XALA -BARRIOLA
. GONZALEZ-LASKURAIN
. TITIN-PASCUAL

ASEGARCE

. OLAIZOLA II-BEGINO
. BENGOETXEA-PATXI RUIZ
. OLAIZOLA I-BELOKI
. BERASALUZE-APRAIZ

Debutatu berri den Merino izan da ustekabe berezia, hala ere Xala-Barriola edota Olaizola II-Begino bezalako bikoteak izango dira faboritoak. Ikusiko dugu zein den irabazle, behintzat ea partidu onak ikusten ditugun.

P.D: 3 aldiz porra egitea pentsatu dut. 5 euro irabazlearen alde. Ea jendea animatzen dan!!!

No hay comentarios: