miércoles, 22 de diciembre de 2010

HASI BERRIAK: 413

Gaur musikari gazte bati buruz hitzegingo dugu, David Pisabarro edo 413 izen artistiko bezela. Donostiar gazte hau, Trent Reznor (N.I.N) handiarekin komparatu dute behin baino gehiagotan. Euskal eszenan musikari berezia. Komposatu, grabatu, produzitu,....denetatik egiten du, bere mundu propioa eraikiz. Cohen edo Yaw bezelako taldeen lanetan parte hartu du, eta jadanik 2 disko atera ditu, azkenenekoa aurten.

Bere lehenengo lana "Reschith" izan zen, 5 abestiz sorturiko cda, bertan Urko Eizmendi (Krilin) edo Lara Berra-ren kolaborazioak izan zituen. Lan honek, underground munduan atentzio pixkat jaso zuen, Rockzone bezalako aldizkariak kronikatxo bat eskeinita.

Bigarren lana, Path to Hocma (2010) izan da, 10 abestiz osaturiko lan zoragarria. Influentzia desberdinak (post-metal, post-rock, pop,....) bere mundu pertsonalean murgiltzeko. Artwork-a Leyre Oterminek egin du, eta aurreko lanean bezela, kolaborazio ugari izan du: Joseba Ruiz (Dazein), Urko Eizmendi (Krilin), Ruben Ramos (Cohen),......

Hau dena gutxi balitz, David-ek, azken lan hau dohainik eskeintzea pentsatu du. Edizio fisikoa denda batzutan aurki ditzakezue (Nik Donosti Rock-en lortu nuen) edo bestela bere myspace helbidean sarturik, diska jeitsi dezakezu. Hortaz aparte, David-ek zuzenbide bat jarri du, Pay-Pal bidez donazio bat egin nahi baduzu.

Laburbilduz, etorkizun handiko artista bat dugu gure artean,behintzat aukera bat emaiozu, Euskal musikan, holako asko behar bait ditugu. Hemen 2 abesti, entzungai.









No hay comentarios: