domingo, 19 de diciembre de 2010

MULTIMUSIKALA 2010: MUSIKA BIZIRIK DIHARDU

Aupa! Atzo Lasarten izan giñan. Bertan Multimusikalaren 9. edizioa zegoen. Hainbat eta hainbat talde, taberna desberdinetan eta karpa erraldoi batean jotzen. Giro ezinobea. 6 talde bakarrik ikusi nituen. Kontzertu batzuk ordu berdinean kointziditzen zuten, beraz erabaki beharra zegoen. Nere kasuan, Blaka gazteak eta Yellow Page ikusteko aukera galdu nuen. Hori kenduta, egun bikaina atzokoa.

17:00 inguru, Lasarterantz abiatu giñen. Jalgi tabernera joan eta kontzertuak noiz hasiko desiatzen giñan. Lehenengo taldea, Maldan Behera Gasteiztarrak. Rock melodikoa jorratzen dute, eta zalegoa mugiaraztea lortu zuten, batez ere neska koadrilak. Ordu bateko saioa, alboka ere entzun genuen abesti pare batetan. Kontzertua amaitu ostean, jendeak abesti gehiago eskatzen zituen.

Maldan Behera-k amaitu eta Madeleine izan zen taula gainera igo zen hurrengo taldea. Beraien post-rock estiloak, geroz eta jarraitzaile gehiago dauka. Boskotearen komposizio originalak, melodiaz eta erritmo aldaketaz beteak, zalegoaren onarpena jaso zuen. "Skandinabism" edota "Killingisfun" bezalako abesti borobilekin amets-ez beteriko mundu batean murgildu giñen. Bigarren aldia da ikusten ditudala, eta geroz eta talde sendoagoa dirudi, zeresan handiko taldea eta zuzeneko bikaina.

Jalgi-tik atera orduko, Karpara hurbildu giñen, bertan Cohen urnietarrak jo behar zuten. Hotz dexente egiten zuen bertan, halere Cohen-en lehenengo kitar soinuak entzutean zeharo berotu giñen. Beraien diska nahiz maketako abestiak entzun genituen. Laukotea motibatua zegoen, hala ere, jende gutxi elkartu giñen. "The tell tale heart", "Subconscious Mind" edo "The chameleon" bezalako abesti puskak entzutean, talde handi baten aurrean gaudelakoan nago, etorkizun handiko musikariak, denborak arrazoia emango dit. Beste behin Cohen-en lurrikarak suntsitu gintuen!!

Karpatik atera eta Xirimiri tabernara joan giñen. Bertan Oreindik-en ikuskizuna zegoen. Kontzertuko azken txanpa ikusi genuen, eta erabat konbentzitu ninduten. Rock-az gain, funky estiloa ederki jotzen dute. Boskotea oso motibatua ikusi nun, sinkronizazio handia daukate eta kitar soloak, Frusciante berak ere sinatuko lituzke. Atzokoa ikusi eta gero, Red Hot Chili Peppers-en hasierako estiloa etorri zitzaidan burura. Taldeak gauz handiak egin ditzazke, adibide bezala "Zerri hegalaria" abestia. Jarraitzailek dantzan jarri ondoren, saioa amaitu zen, eta txaloak besterik ez ziren entzuten.

Gero Sustrai tabernan sartu giñan. Bertan Aurka taldeak jotzen zuen. Iritsi giñenerako amaitzen ari ziren. Lehenengo hilaretan kokatu eta gazte hauen punk dosia entzun genuen. Abesti zuzenak, genio bizikoak. Jendea dantzan eta abesten jarri zituzten. Aurka bukatzean, afaltzera joan giñen.

Afaldu ondoren, berriz ere karpara. Bertan Naizroxa pasaitarrak jotzen zuten. Beste hainbat alditan bezala, saio indartsua eskeini zuten. "Iqaraturic" diskoko abestiak entzun genituen. Jende gehiago zegoen, batez ere aurrekaldean. Laukotearen beste kontzertu borobila, "Policia No" bertsioarekin amaiera eman zuten. "Heriz doktorea", "Apokalipsiaren zaldunak" edota "Bekatu kapitalak" bezalako klasikoak entzun genituen.

Normala den bezala, saio amaieran teklatuak apurtuta bukatu zuten.


Beste urte batez, eta jadanik 9. urtez, ekitaldi borobila. Zalegoak oso ondo erantzun zuen. Beste koneksio musikal bat arte!!!

3 comentarios:

Bruixot dijo...

Ei compañero! Sabes de algún concierto por Euskal Herria para la última semana de diciembre? Tengo que irme para allá y me gustaría salir a bailar un rato. =)

josu dijo...

AUPA!! Pues ahora mismo no caigo, no creo que haya nada interesante hasta el año que viene, pero si me entero de algun evento interesante lo pondre en el blog.

saludos!!

Anónimo dijo...

nice post. thanks.