miércoles, 1 de diciembre de 2010

TXINAURRIAK (mikel laboa oroituz)


Gaur eguerdian, Abenduak 1, asteazkena. Donostiako Kafe Antzokian (Doka), Txinaurriak diskoaren aurkezpen prentsaurrekoa egin dute Bidehuts zigiluko partaideak.

Dakizute moduan Txinaurriak, Mikel Laboa handiari eginiko omenaldia da. Laboaren 19 abestiren bertsio bana egin dute hainbeste taldek. Diskoa bikoitza da eta talde hauek parte hartu dute:

Anari, Lisabö, Inoren Ero Ni, Hotel, Willis Drummond, Audience, Gora Japon, Gabón Caligula, Mursego, Zura, Berri Txarrak, Borrokan, Atom Rhumba, Dilistak, Akauzazte, Amodio, Xabier Montoia, Ruper Ordorika.

Hementxe disko honekin zerikusia duten 3 bideotxo. Batean Bidehuts zigiluaren prentsaurrekoa, eta bestetik diskoan aterako diren 2 abestiren aurrerapena. Durango-ko azokara joaten banaiz, hantxe erosiko det lan ikaragarri hau.

AUPA MIKEL, AUPA BIDEHUTS eta AUPA DISKOAN PARTE HARTU DUTEN TALDE GUZTIEI.