domingo, 30 de enero de 2011

ANDOAINGO HEAVY METAL GAUA

Ba bai, atzo Andoaingo Gaztetxeak antolaturiko "Heavy Gauean" izan giñan. Bertan 3 talde gazte: Shared, Dawnmaster eta Mendeku Itxua. Hurbildu giñen zaleak, heavy metalaz beteriko festaz gozatzeko prest.

Lehenengo taldea, Shared. Egia esan ez nituen ezagutzen. Laukote gazte honek Su Ta Gar edo Latzen bezalako influentziak jarraituz, gogotsu ibili ziren eszenatokian. Abesti propioak eduki arren, bertsio dexente egin zituzten (Neil Young, Trivium edota Su Ta Gar-en abestiak).

Gazteak dira eta kontzertu gehiago beharko dituzte berien estiloa jorratzeko. Gogo faltagatik ez dadila izan!!

Bigarren taldea Dawnmaster. Euskal talde hau egiñagoa dago. Bertan Dark Avenue talde ohiaren bi partaide daude, Xabi Toledo (kitarra) eta Raul (baxua). Xabi (kitarra eta ahotsa) eta Oskar (bateria), osatzen dute laukotea. Egia esan kontzertu bortitza eskeini ziguten. Trash metal paregabea erakutsi zuten. Ahots gogorrak, riff astunak eta taula gainean sekulako motibazioa.

Kontzertuko momentu handiena Sepulturaren "Refuse/Resist" abestia jo zutenean. Zalegoa poltsikoratu eta gero, Dawnmaster kontutan hartzeko taldea dela argi geratu zitzaigun. Beraien maketa dagoeneko salgai dago. Euskeraz nahiz ingelesez abesten dute, eta Machine Head edota Su Ta Gar bezalako taldeen indarra eta estiloa dute gogoko.


Eta bukatzeko....Mendeku Itxua Usurbildarrak. Heavy metal arloan, Euskal Herrian daukagun talderik handienetakoa. Su Ta Gar taldearen influentziak nabariak dira, baina pixkanaka beraien estilo nahiz abesti borobilak sortu dituzte. Atzokoan diska berria presentatu zuten, "Piztien pare". "Indarrak batuz" aurreko laneko abestiak ere entzun genituen.

Eta zer eskeintzen digu laukote gazte honek? Indarra, kitar solo borobilak, bateria erritmo ikaragarriak eta estribillo melodiko hunkigarriak. Taldeak maixutasunez jotzen du, beteranoak izango balira.

Atzo gaztetxean, beste behin, lau metalero hauen musikan murgildu giñan. Txalo zaparrada eta heavy metal adar ugari saioa amaitzeko. Mendeku Itxua bezalako taldeekin, Euskal heavya ez da inoiz desagertuko.

P.D: Mila esker atzoko 3 taldeei, zuei esker kriston lepoko miña daukagu eta. Metaaaaaaaaaaaaaaaal!!!!

No hay comentarios: