viernes, 28 de enero de 2011

Asteburu hontan ere kontzertuak barra barra

Asteburu hontan ere kontzertu interesagarri pila. Seguraski kontzerturik handiena Godspeed You! Black Emperor Kanadarrak eskeiniko dutena. Post-rock maixu hauek berriro itzuli dira eta Madriden eta Bartzelonan joko dute. Pena gertuago ez jo izana, Kanadar hauen musika oso handia bait da. Ea noizbait ikusteko aukera daukadan.

Bihar, Larunbata, rock talde mitiko batek joko du Barakaldon. Thin Lizzy handiak hain zuzen. Hala ere, talde hau Phil Lynnot handia gabe ikusteak, kalitatea gehiegi murriztea da. Behintzat Scott Gorham-ek jarraitzen du, eta John Sykes-en laguntza dauka kitar eta ahotsetan.

Irlandar bikain hauen abesti handiak entzutelo aukera izango dugu, baina esan bezela Phil Lynnot-en hutsuenea handiegia da.

Supersukers taldea izango da teloneroa. Rock and roll talde oso egokia.


Andoaingo Gaztetxean berriz, heavy metal gaua izango dugu. 22:00 etatik aurrera 3 talde gazte: Dawnmaster, Shared eta hainbatetan gure artean izan diren Mendeku Itxua Usurbildarrak. Disko berria aurkeztuko dute, eta beste behingoz, Su Ta Gar-en lekua hartuko duen taldea dela erakutsiko digu.

Asteburu guztitan musika ona entzuteko aukera.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

los supersuckers son fanaticos de thin lizzy y son un grupo ke hay ke ver,nada ke ver kon el heavy ,puro
rock,n,roll,me sorprende estos teloneros y me gustan.Nos vemos.TXISME

Anónimo dijo...

godspeed grandioso josu.


garbiñe