lunes, 17 de enero de 2011

BERRI OSO ONAK BONBERENEATIK

Ostiral gaua, oso berezia izan zan. Tolosako Bonberenea-n Berri Txarrak taldearen kontzertua izan zen. Beraz, kalitateko rock-az gozatzeko aukera bikaina.

Tolosan afaldu ostean, Bonberenearantz abiatu giñan. Kontzertuak 22:30 tan hastekoak ziren. Gaztetxea erabat betea, 400 sarrera salduta. Momentu berezi hau ikusita, Bonbereneako atzekaldea ireki egin zuten, eta kanpoan pantaila erraldoi bat ipini zuten. Barruan kamara mugikor batek kontzertua grabatzeari ekin zion.

Baina gehiegi itxoitea tokatu zitzaigun. Leku aproposa hartu, eta hirukote naparra noiz aterako desiatzen geunden. Bitartean Nirvanaren bertsio batzuk entzuteko aukera izan genuen. Bapatean, zalegoa urduritzen hasi zenean, Gorka, David eta Galder azaldu ziren, hau da, Berri Txarrak!!!

Kontzertu potentea, bai horixe!! Bi orduko saioa. Bertan, bereziki, azken bi diskoko abestiak entzun genituen. "Gelaneuria" izan zen irikitzeko aukeratu zuten abestia. Zalegoak tranze egoeran eduki gintuzten. "Ikasten", "Stereo", "Izena, Izana, Ezina", "Berba eta irudia" "Oreka", "Iparra galdu, hegora joan", "Jaio.musika.hil", "Zertarako amestu", "Isiltzen banaiz", "Maravillas", "Achtung", "Payola", "Jainko ateoa", "Min hau".........bezalako klasikoak entzun eta abestu genituen. Jarraitzaileen ahotsa ez da Gorkarena bezalakoa, baino Lekunberrikoak zaleen laguntza izan zuen abesti guztietan.

Gorkaren karismaz gain, David eta Galder-en kalitaea gorapaitu behar da. Biak ederki egokitu dira taldera, gainera beraien estilo propioa eman diote. Galder-en bateri kolpeek eta Daviden baxu erritmoak, bat baino gehiago zur eta lur utzi zuten. Melomanoak garenak, bagenekien beraien kalitatearen berri.

Aipatzekoa, "Leku bat munduan" abesti berria entzun genuela. Abesti hau "Herri Urrats"-erako sortu dute; eta bi bertsio (System of a Down-en "Spiders" eta Laboaren "Liluraren kontra"), biak mundialak. "Denak ez du balio" abestian bi gazte igo ziren taula gainera, Gorkari ahotsetan laguntzeko, hala ere, beraien ahotsak ez ziren entzun.

Bi orduko saioa, taldeari obazioa (Galder-i egindakoa aipatzekoa), 3 aldiz atera eta berriz bueltatu ostean, "Oihu" himnoarekin bukatutzat eman zuten kontzertua. Kontzertuaz gain festa izan zen. Oso handiak!!!

P.D: Kontzertua eta gero, Berriko partaideek "Denak ez du balio" bilduma sinatu ziguten. Mila esker!!!

NAFARROATIK, BERRI TXARRAK!!!

1 comentario:

Ami dijo...

Gustoa geatu zea ezta? Kronika oso ona. Nik ere horrela sentitu nuen contzertua.