miércoles, 19 de enero de 2011

Biñakako txapelketa 2011: Oraingoz faboritoak nagusi

Aupa, Esku pilotako Bikote txapelketa aurrera dihardu, eta apostuak daudenez, gauzak oraingoz nola dauden aipatuko ditut, ez dezala inork esan, ez dakiela txapelketa nola dijoan.

Beno, 3 jardunaldi jokatu dira, eta hasieran aipatzen nituen faboritoak (Xala-Barriola; Olaizola II-Begino) sailkapen buru 3 garaipenekin. Sorpresa handiena azken postuan, oraingoz Gonzalez-Laskurain bikotea garaipenik gabe dago eta. Aipatzekoa Irujo-ren ausentzia 2. eta 3. jardunaldian, eta Merino, Begino, Aimar, Bengoetxea, Xala edota Barriolaren momentu bikaina.

Gogoratu txapelketa luzea dela eta hau hasi besterik ez dela egin. Lehenengo fasea 11 partidu dira eta lau onenak pasako dira. Homa hemen azken partiduen emaitza, sailkapena eta hurrengo jardunaldiko partidak. IEUPP!!!

OLAIZOLA I-BELOKI 22 GONZALEZ-LASKURAIN 16
TITIN-PASCUAL 20 BENGOETXEA- RUIZ 22
OLAIZOLA II-BEGINO 22 LASA-MERINO II 15
BERASALUZE-APRAIZ 12 XALA-BARRIOLA 22

SAILKAPENA (Jartzen dudan zenbakia, bikote bakoitzak dauzkan garaipenak)

  1. XALA-BARRIOLA: 3
  2. OLAIZOLA II-BEGINO: 3
  3. BENGOETXEA-RUIZ: 2
  4. TITIN-PASCUAL: 1
  5. BERASALUZE-APRAIZ: 1
  6. IRUJO-MERINO II: 1
  7. OLAIZOLA I-BELOKI: 1
  8. GONZALEZ-LASKURAIN: 0

4 JARDUNALDIA


TITIN-PASCUAL: XALA-BARRIOLA
IRUJO-MERINO II: GONZALEZ-LASKURAIN
OLAIZOLA I-BELOKI: OLAIZOLA II-BEGINO
BERASALUZE-APRAIZ: BENGOETXEA-RUIZ

No hay comentarios: