jueves, 6 de enero de 2011

KONTZERTU BERRI GEHIAGO

Asteburu hontan kontzertu interesgarriak daude, nola ez. Alde batetik Micah P. Hinson bakarlari gazteak Vitoria Eugenian joko du Larunbatean. Tachenko taldea izango da teloneroa. Sarrerak 27 euroko balioa daukate. Micah P. Hinson-en musikak estilo desberdinak jorratzen ditu: Pop, rock, folk edota countrya.

Bestetik, igandean, Le Bukowski aretoan Chuck Prophet ikusteko parada izango dugu. Bertan abeslariak The Clash-en "London Calling" diskoa joko du oso-osorik. Sarrerak 12 euroko balioa izango dute, eta kontzertua 20:00 hasiko da.

No hay comentarios: