miércoles, 16 de febrero de 2011

TXAPELKETA GERO ETA ESTUAGO

Biñakako Txapelketan jokatutako azken jardunaldiak sailkapena estutu du, eta bide batez Olaizola II-Begino-ren lehen porrota ikusi genuen. Bestalde, berri txarra Asier Olaizolak eman zuen, 7-4 galtzen zijoala, lesio garrantzitsu bat izan zuen, eta txapelketari agur esan dio. Asierrek, Belokirekin osatzen zuen bikotea iadanik aukera gabe hurrengo kanporaketan egoteko, beste 7ak aukerekin, batez ere lehen 2 bikoteak, sorpresa itzela ezean 4 onenen artean izango dira. Badirudi beste 2 postuak, beste 5 bikoteren artean jokatuko direla. Ea hurrengo jardunaldiak zeozer argitzen duen.

7 JARDUNALDIA:

BERASALUZE-APRAIZ 18 GONZALEZ-LASKURAIN 22
XALA-BARRIOLA 21 BENGOETXEA-RUIZ 22
IRUJO-MERINO 7 OLAIZOLA I-BELOKI 4 (OLAIZOLAREN lesioagatik 22-4)
TITIN-PASCUAL 22 OLAIZOLA II-BEGINO 21

SAILKAPENA (GARAIPENAK)

1- OLAIZOLA II-BEGINO= 6
2- XALA-BARRIOLA= 5
3- BENGOETXEA-RUIZ= 4
4- BERASALUZE-APRAIZ= 3
5- GONZALEZ-LASKURAIN= 3
6- IRUJO-MERINO II= 3
7- TITIN-PASCUAL= 3
8- OLAIZOLA-BELOKI= 1

8 JARDUNALDIA

TITIN-PASCUAL= BERASALUZE-APRAIZ
IRUJO-MERINO II= BENGOETXEA-RUIZ
OLAIZOLA II-BEGINO= GONZALEZ-LASKURAIN
XALA-BARRIOLA= SARALEGI-BELOKI (Saralegi, Asier Olaizolaren ordez arituko da)

No hay comentarios: