viernes, 25 de marzo de 2011

ASTEBURUKO KONTZERTU BATZUK

Asteburu hontan ere, nola ez, badauzkagu kontzertu interesgarriak. Adibidez gaur, Hondarribiko Psilocybenea aretoan, DM3 eta Screaming' Targets izango ditugu. DM3 taldea Dom Mariani mitikoak osatzen du, The Stems talde mitikoaren liderrak, hain zuzen (The Stems-ek lehengo urtean Andoainen jo zuen, eta oso ondo eon zan kontzertua).

Teloneroak, Screaming' Targets gazteak, rock bortitza eskeintzen digute, kontzertua hasteko modu bikaina. Kontzertuak 22:00tan, 10 euroko balioa izango dute.

Bihar ere, badaude ekitaldi interesgarriak. Tolosako Bonberenean Ama Say, Mursego eta Eten taldeak. Ama Say beteranoen azken kontzertua, denbora batez utziko dute eta, gainera diska berria urkezten dabiltza. Mursego eta Eten taldeen estilo originalak ikustea ere ikaragarria izango da. Egun berezia eta hunkigarria espero da Tolosan.

Bestalde bihar ere, kasu hontan Bukowski (Egia) kontzertuak. Geroz eta izen handiagoa hartzen ari den Willis Drummond (diska berria atera du) eta Hotel. Zuzeneko ikaragarriak.

No hay comentarios: