sábado, 19 de marzo de 2011

ATZOKO GERTAERAK

Atzo gauean ekitaldi desberdinak ikusteko parada izan genuen. 21:30tan Basteron (Andoain), antzerkia. "Baginaren Bakarrizketak" aretoa bete zuen, eta egia esan sekulako antzezlana da. Bi aktore bakarrik (Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai) eta baginari buruzko mila histori paregabe eta dibertigarri. Emakumearen aldeko kritika ere izan zen momentu bat baino gehiagotan. 75 minutuko plazerra bi aktore gazte eta etorkizun handikoei esker. Aitziber Garmendia-ren lana goraipatu nahi nuke, bera izan zen, batez ere, gehien gustatu zitzaidana, bere karisma eta nerbioak zalegoa txunditzea lortu zuen. Ainhoa Garai ere, ederto ibili zen, nahiz eta bere papela serioagoa iruditu. Hala ere "Baginaren Bakarrizketak",antzerkia maite duen edonori gomendatzen diot, oso ondo pasa genuen eta.


Antzerkia bukatu, eta Tolosarantz joan giñan. Bertan kontzertu borobilak. Lehenengo taldea Borrokan Beratarrak. Beraien musika deskribatzea anitz zaila egiten zait. Post hardcore, rock edota rock ikutuak dauzka, Lisabo edota Inoren Ero Ni-ren influentzia batzuekin. Musika berezia baina bikaina.

Borrokan txalo artean agurtu eta gero, Yakuzi bizkaitarren txanda. Laukote honek post-rock instrumentala jotzen du, Toundra edota Russian Circles bezalako maixuen antzera. Abesti hipnotikoak, erritmo aldaketa bortzitzak eta batez ere portaera, taula gainean geldirik egoten ez dakiten musikariak dira. Aurreko urtean ateratako "Ausardiaren Garaia" diskoa presentatu zuten.

Txalo zaparrada batez agurtu genituen atzo Tolosan izan giñan melomano apurrak. Ikusten duzuenez gau bikaina atzokoa. Beste bat arte.

No hay comentarios: