jueves, 3 de marzo de 2011

LEHENGO FASEA BUKATZEAR

Biñakako Txapelketan 2 jardunaldi geratzen dira, eta oraingoz Xala-Barriola bakarrik daukate hurrengo kanporaketarako txartela. Beste 3 postuak 5 bikoteren artean jokatuko dira, nahiz batenbat aukera gutxi eduki. Berasaluze-Apraiz ia aukera gabe daude eta Titin-Pascual oso zaila daukate, 2 partiduak irabazi, eta besteen porrota itxoitea besterik ez dute.

Olaizola II-Begino dira hobetoen kokatuak, 6 puntu dauzkate, partida bat irabaztearekin aski dute, hala ere, 3 porrot daramatzate jarraian eta bere jokua beherantz doa, agian Aimar-en estrategia da. 5 punturekin 3 bikote, gorantza datozen Gonzalez-Laskurain eta Irujo-Merino II eta Bengoetxea-Ruiz. Hauen artean egongo da zihurrenik hurrengo kanporaketan egoteko lehia. Hurrengo jardunaldiak zeoze argitu dezake txapelketa...edo ez.

Hemen 8 eta 9 jardunaldiko emaitzak, sailkapena eta hurrengo jardunaldiko partiduak:

8 JARDUNALDIA

TITIN-PASCUAL 22 BERASALUZE-APRAIZ 11
IRUJO-MERINO II 22 BENGOETXEA-ZABALA 15
OLAIZOLA II-BEGINO 10 GONZALEZ-LASKURAIN 22
XALA-BARRIOLA 22 SARALEGI-BELOKI 8

9 JARDUNALDIA

TITIN-PASCUAL 19 BENGOETXEA-RUIZ 22
IRUJO-MERINO II 22 OLAIZOLA II-BEGINO 13
BERASALUZE-APRAIZ 14 XALA-BARRIOLA 22
GONZALEZ-LASKURAIN 22 ARRETXE II-ZABALA 19

SAILKAPENA

1- XALA-BARRIOLA (7 PUNTU)
2- OLAIZOLA II-BEGINO (6)
3- GONZALEZ-LASKURAIN (5)
4- BENGOETXEA-RUIZ (5)
5- IRUJO-MERINO II (5)
6- TITIN-PASCUAL (4)
7-BERASALUZE-APRAIZ (3)
8- OLAIZOLA I-BELOKI (1)...lesionatuak daudenez Arretxe II-Zabala ari dira hauen lekuan

10 JARDUNALDIA

TITIN-BEROIZ (pascualen ordez)=ARRETXE II-ZABALA
IRUJO-MERINO II=BERASALUZE-APRAIZ
GONZALEZ-LASKURAIN=BENGOETXEA-RUIZ
XALA-ZABALETA (barriolaren ordez)=OLAIZOLA II-BEGINO

No hay comentarios: