jueves, 10 de marzo de 2011

ZE 4 BIKOTE IZANGO DIRA HURRENGO KANPORAKETAN???

Biñakako 2011 pelota txapelketan, lehenengo fasea bukatzeko jardunaldi bat geratzen da, eta irudietan dauzkagun Xala eta Barriola dira oraingoz sailkatutako bikote bakarra. Beste 3 postuak 6 bikoteren artean jokatuko dira. Batzuk besteak baino zailago daukate, hala ere, hau da gertatu litekeena:

  • Xala-Barriola sailkaturik, azken partidan Bengoetxea-Albisu (Ruiz-en ordez) izango dute arerio bezala. Nahiz eta ezer ez jokatu, irabaztea garrantzitsua izango da, zeren enpresa berdineko bikoteei sekulako mesedea egin diezaiotelako.
  • Olaizola II-Begino. Oso ondo hasi ziren, baina bizitza konplikatu dute, batez ere azken 4 partidak galdu eta gero. Aimar lasaiegi dago eta azken partidan atera beharko du hainbeste erreserbatu duen jokoa. Hurrengo partida irabaziz gero hurengo kanporaketan daude. Hori bai, aurrean Titin-Beroiz (Pascual-en ordez) daude, eta partida irabaztea beharko lukete.
  • Bengoetxea-Ruiz. Hurrengo partida irabaztearekin nahiko daukate. Hori bai, gauza zaila izango da. Alde batetik Xala-Barriola direlako arerioak, bestalde Ruiz lesionatu egin da eta Albisu gaztea arituko da. Galduz gero ere, tantu kopuru handia lortzea garrantzitsu izango da, berdinketa ugari izan daitezke eta.
  • Gonzalez-Laskurain. Hauek ere hurrengo partida irabaziz gero, 4 onenen artean daude. Arerioak Berasaluze-Apraiz, zaila eduki arren, beraien aukera murritzak dauzkate. Hori bai, Pablito ez da egongo, bere lekua Saralegi-k beteko du.
  • Titin-Pascual: Titin eta Beroiz (Pascual lesionaturik dabil), hil ala biziko partida daukate Aimar eta Beginoren aurrean. Irabaztea derrigorrezkoa, eta tanto kopuru on bat izatea ere garrantzitsua, zeren lau tanto baino gehiagoz irabazita Aimar eta Begino txapelketatik at utzi ditzazketelako.
  • Irujo-Merino II. Zaila daukate, baina oraindik aukeraren bat geratzen da. Arretxe eta Zabala gailendu behar dituzte eta tanto kopuru handiz. Hori gutxi balitz, aurretik dabilen bikoteren batek huts egin behar du. Adibidez (Bengoetxea, Gonzalez edo Titin).
  • Berasaluze-Apraiz. Oso zaila, ia ezinezkoa. Gonzalez eta Lakurain tantu kopuru handiz irabazi behar diete, eta gainera beste partiduko emaitzak ikusi behar, emaitzak eta tanteoa noski. Gainera, Pablito-k ez du jokatuko, bere lekua Saralegi amezketarrak beteko du.
  • Arretxe-Zabala. Olaizola I eta Belokiren lekua bete dute. Sartu zirenean iadanik aukera gabe zeuden. Beraz ahalik eta partida onena jokatzea besteruik ez dute. Hori eta beraien empresako bikoteei lagundu Irujo eta Merino gailenduz.
Beraz, hau da sailkapena eta azken jardunaldia. Emozioa gainezka. Zeintzuk izango dira 4 onenak??

1- XALA -BARRIOLA (8 Puntu)
2- OLAIZOLA II-BEGINO (6)
3- BENGOETXEA-RUIZ (6)
4- GONZALEZ-LASKURAIN (5)
5- TITIN-PASCUAL (5)
6- IRUJO-MERINO II (5)
7- BERASALUZE-APRAIZ (4)
8- ARRETXE-ZABALA (1)

11 JARDUNALDIA

IRUJO-MERINO II= ARRETXE-ZABALA
GONZALEZ-LASKURAIN=SARALEGI-APRAIZ
XALA-BARRIOLA=BENGOETXEA-ALBISU
TITIN-BEROIZ=OLAIZOLA II-BEGINO

No hay comentarios: