lunes, 4 de abril de 2011

ATEKAROCK 2011: LABURPENTXOA

Larunbatean Leitza aldean izan giñan. Aurreko eguneko zapore ona ahaztu gabe, musika dosi berri baten bila. Ostiralean beroa egiten bazuen, larunbaterako giroa frexkoago. Leitzara hurbildu bezain pronto guardia zibilen kontrola jasan genuen (2 kontrol jarraian bi egunetan). AtekaRock Bezalako jaialdi euskaldun batean normaltzat hartu dugun momentu desatxegiña.

Leitzan giñala sarrerak nun hartu ibili giñen. Tabernetan ez zegoen ezer, denak takilan hartu behar ziran, eta takilak 20:00tan irikitzen zuten. Gainera tabernariaren ustez, oso sarrera gutxi geratzen ziren, beraz urduritasuna sumatzen zen gure artean, festibala galtzearen beldurra ere.

Takilen bila ari giñala, polikiroldegiraino iritsi eta Berri Txarrak-en soinu proba entzun genuen momentu batez. 3 bat abesti dastatu eta gero taberna batera joan giñen denbora egitera, bide batez pelota partiduaz disfrutatu genuen.

20:00ak iritsi baino lehen sarrerak erosteko leihatilan giñan, hori bai, sekulako jendetza zegoen. Hori gutxi balitz euri jasa ikaragarri batek suntsitu gintuen. Baino horrek ere ez zuen gure musika griña apaldu. Kostata baina sarrerak erostea lortu genuen. Bapo afaldu eta gero polikiroldegi barrura sartu giñen eta interesatzen zitzaizkidan 3 taldeei buruzko aipamena da hau.

Ekitaldia iriki zutenak KOP kataluniarrak izan ziren. Ez dut ia ezer entzun talde honi buruz, Berrik daukan bertsioa bakarrik. Hardcoreaz gain metalari ere ematen dio, kontzertuan giñanak konturatu giñen taldea ez zela turismo egitera etorri. Oso motibaturik, S.A bezalako taldeen griña eta mala ostia erakutsi zuten. Abesti politikoak, katalunieraz, beraien mezua zabaltzen. Abeslaria oso hizlari egon zen zalegoarekin.

Kontzertua nahiko luzea izan zen. 3 bat aldiz atera ziren eszenatokitik, baina berriro bueltan ziren abesti gehiago eskeintzeko. "Sols el poble salva el poble" klasikoarekin eromena sortu zen. Zuzeneko indartsua, motibazio eta maixutasunez beteak.

Bigarren taldea Berri Txarrak. Blog hontan makina bat aldiz aipatuak. Leitzan jende gehien erakarri zuen taldea hain zuzen. Sudamerikan egin berri duen bira oso arrakastatsua izan da. Leitzan beste ikuskizun harrigarri baten lekuko izan giñen. "Gelaneuria"-rekin hasi ziren eta gelditu ere egin gabe hainbat eta hainbat klasiko jo zituzten ("Min hau", "Oihu", "Izena, izana, ezina", "Jainko ateoa",......). Megadeth talde mitikoaren intro bat jo zutela iruditu zitzaigun. Eta nola ez bertsio bat. Kasu hontan System of a Down-en "Spiders" zirraragarria.

Taldea oso sinkronizatua dago. Gorka-ren karisma eta ahotsaz gain, bere lagunen lana aipatu behar da. David (baxua) eta Galder (bateria) asko jotzen dute eta Berriren soinu hontan garrantzi handia daukate. Lan berriaren gogoarekin geratu gara. Suposatzen da Irailean grabatzen dutela.

Leitzan ikusi bezela, hirukoteak emandako berriak, oso onak izan ziren.

Aurreko kontzertuaren emozioa asimilatu gabe, hirugarren taldea azaldu zen, euskal heavy munduan erregeak. Nola ez, Su Ta Gar handiez ari naiz. Eibarko taldea aspaldi zuzenean ikusi gabe, gogoa geneukan ea beraien ohizko nibela ikusiko genuen. Laukoteak (baxulari berriarekin) ez zuen huts egin eta saio oso ona eskeini zuten, emozioz beteriko ikuskizuna.

Taldearen klasikoak entzutean, ("Gau iluna amaitu da", "david eta golith", "Jo ta ke", "Itxaropena",..), bizitako momentu bereziak etortzen dira burura. Su Ta Gar-ek beti izango bait du lekutxo bat gure bihotzean. Egia da, zalego asko joan egin zela aurreko taldeak bukatu eta gero, baina nostalgiko dexente geratu giñen talde handi baten abestiak bizitzeko.

Musikari handiak direla erakutsi zuten beste behin, eta heavy arloan izan duten influentzia nabarmena da, ez dago gaur egungo taldeak entzutea besterik. 22 bat urte daramatza taldeak kontzertuz kontzertu, ea beste hainbeste geratzen zaien. Aupa Su ta!!!

Ateka Rock jaialdia arrakastatsua suertatu zen, jendeak erantzun egin zuen eta giro polita bizi genuen, ea beste edizo gehiago iksuteko aukera degun. OIHUU!!!

2 comentarios:

TXISME dijo...

En primavera asoma "el verde"por todos lados,especialmente en Leitza,
tierra de "verdes",ya te iba a avisar pues allí no fallan,kasi a
diario y si encima van rokeros,gaztetxeros y drogadiktos,
DESVERGONZADOS!!!!!!!!!!Me han kontau ke de puta madre y organizacion un 10!!!!!!!!!!!!!
Nos vemos primo !!!!!!!!!!!

Ami dijo...

joooooooooooooooo!!! Nik ere jun nahi nun!!! Hurrengoan izan beharko du!!!