domingo, 3 de abril de 2011

BIARRITZ GOGOAN

Ostiralean Biarritzen egon giñan. EHRZ festibala ospatzen zen, eta 3 finalisten artean Oreindik euskaldunak egonik, aukera ederra musika onaz gozatzeko eta talde Lasarte/Andoaindarrari gure animoak eskeintzeko. Bidaia anekdotaz beterik egon zen, Guardia Zibilen kontrola ere jasan genuen (Komando Poperoaren beldur ziren nonbait). 20:00 aldera iritsi giñen. Kontzertuak hastear beroa, musika gogoa eta giro polita, batez ere Atabal aretoaren kanpoaldean. Oreindk taldeko partaideekin solasaldi txiki bat eduki ondoren, sarrera erosi eta areto barrura sartu giñen. Leku polita, Sarobe (Urnieta) estilokoa, ekipo onak eta kamara ugari kontzertuak grabatzeko. Bapatean lehenengo taldea azaldu eta festibala hasi zen.

Oreindik-ek izan zuen kontzertua irikitzeko ardura. Finalean sartzeak ematen duen ilusio eta motibazioarekin, boskoteak kontzertu oso ona eskeini zigun, hori bai, beste taldeak bezala, oso motza (hainbat talde daudenean normala den bezela). Nahiz eta oso jende gutxi egon barruan saioa ikusten, egon giñen apurrak ederto pasa genuen beraien funk eta rock soinuak dastatzen. Red Hot Chili Peppers edota Jane's Addiction bezalako taldeen influentziak nabari nituen eta beteranoen pare, taula gainean konfiantza eta maixutasuna erakutsi zuten. Lehenengo hilaran "groupi" batzuk zeuden bideoak egiten.

"Zerri Hegalaria" bezalako klasikoekin taldeak zalegoa poltsikoratu zuen, hori bai, pena da, bateria ez zela asko entzuten. Kitar soloak izan ziren protagonismo gehien izan zuena. Laburbilduz kontzertu ona Oreindik-ena. Orain abesti gehiago behar ditugu, ea beraien estreineko diska laister ateratzen duten.

Bigarren taldea Brain Shake izan ziren. Tamalez ez genituen ikusi. Afaltzera joan giñen. Talde batetik bestera denbora oso gutxi pasatzen zen, gainera ikusita kontzertuen durazio laburra....Hala ere, hirugarren taldea ikusteko aukera izan genuen, The Rodeo Idiot Engine. Kontzertua hasia zegoen, baina beraien burrumbak txunditurik utzi gintuen. Boskote gazte hau, Guardetxean ikusteko aukera izan nuen, bertan konturatu nintzen talde honek kalitateaz gain, gogo eta karismaz soberan dagoela. Abeslariaren orruak Greg Pucciato (The Dillinger Escape Plan) gogorarazi ninduen. Taldea metal astuna egiten du, Dillinger, Converge edota Isis bezalako influentziak jarraituz. Kitar soloak, instrumentuak jotzerakoan izugarrizko abiadura, eta motibazio bizia ikusi genuen. Zalegoak erotzeko modukoa. Txalo zaparrada handia eta saioa bukatu ondoren merezitako garaipena. The Rodeo Idiot Engine izan zen txapelketako garailea. Beraz, zorionak iparraldeko talde gazte honi. "The First Fall" diska ere erosi nuen merchandising-ean.

Txapelketatik at, beste bi talde geratzen ziren: Willis Drummond eta Punish Yourself.

Willis Drummond-ek gorakada nabarmena egin du talde bezela. Beraien zuzenekoak mundialak dira, eszenatokian nerbio berezia daukate eta gainera beraien lan berria presentatzen dabiltza. Beste behin kontzertu borobila. "Instanteak" diskoko abestiak entzun genituen, baita Mikel Laboaren bertsio polita, hori bai, beraien abesti rockero eta azkarrak entzutean da onespen gehien jasotzen dutenean. "Ur gainean", "zenbat gramo",....abestiak jendearen zirrara sortu zuten. Hain ondo egon zen bere saioa, Bidehuts-en stand-ean disko berria erosi genuela. Noraino iritsiko da talde hau??? Badirudi jende askorentzat euskal rockaren salbatzeaile berriak bilakatu direla. Atzoko kontzertua eta gero, seguru jarraitzaile gehiago egin dituztela.

Azken taldea falta zen. Egia esan argi eta soinu prestaketa ikaragarriak zeuzkatela. Punish Yourself zen jendeak gehien itxaroten zuen taldea, hala ere neri ez zidaten ezer esan. Beraien look berezia, NIN edota Rammsteinen influentziarenbat, insustrial tokeak,...jendeak flipatzen ziharduen, baina guri ez zitzaigun batere gustatu. Konztertu erdian etxera bueltatzeari ekin genion, zaletu motibatuak atzean utziz....

Festa polita eta berezia Ostiralean Biarritzen bizi genuena. Musikak bizirik dirau!!!

No hay comentarios: