lunes, 25 de abril de 2011

HASI BERRIAK: BERUNA

Beruna taldea, 3 musikari Bizkaitarrez osatua dago. 2 urte daramate talde bezela, hala ere beraien estreineko lana atera dute. "Beruna" diskoa, 2 abestiez osatua dago. 30 minutuko emozioa, indarra, bizkortasuna nahiz momentu mantsoak .....hipnotizatuko zaituen musika sorta. Beraien estiloan Sludge, doom, stoner, crust, post metal.......jorratzen dira, maixutasun handiz gainera.

Beraien lehenengo diskoa Koba Estudioetan nahastu da, eta beraiek grabatu dute. Lan hau beraien myspace-ean entzun eta jetsi dezakezu.

Gazteak dira baina zeresan handia emango dute. Zuzenekoak jotzen dihardute (Cobra edota Willis Drummond bezalako maixuekin joko dute), eta dirudienez urte bukaerarako beraien lan berria aterako da, binilo baten barruan.

Neurosis, Isis edota Adrift-en seme txikiak. Euskal Herrian metal astun bikaina egiten delako!!

No hay comentarios: