domingo, 29 de mayo de 2011

COBRAREN POZOIA, TRUMBOREN POESIA

Atzo sekulako kontzertuak zeuden Tolosako Bonberenean. Nola ez han egon giñen, lastima 30 bat lagun bakarrik elkartzea, honelako ikuskizun batek melomano gehiagoren presentzia merezi du eta. Areto mitiko hontan Cobra eta Trumbo talde kañeroak.

Trumbo hirukotea izan zen lehenengoa jotzen. Gasteiztarrak talde desberdinetan egon gira (Näut, Kashbad, Vice Presidentes, Neubat,...), beraz beteranoak dira musika arloan. Trumbon eskeintzen dutena stoner musika pieza sendoak dira, riff kutsakorrak, erritmo paregabea, melodia eta abesti mugikorrak, trantzean uzten dizuten hoerietakoak.

Aurten beraien estreineko diska ("Trumbo") atera dute, beraz abesti horiek entzuteko aukera izan genuen. Eneko(bateria)-ren zartadak, Gorka (baxua)-ren errritmoa, Kanda (Kitarra eta ahotsa) -ren riff eta ahotsekin nahasturik, sekulako stoner festa-n bilakatzen da. Motibaturik jo zuten eta zalegoa zur eta lur utzi ere. Esan behar da Bonberon zegoen soinua ezinobea izan zela.

Kyuss edota Queens of The Stone Age bezalako erraldoien soinua influentzia bezala harturik, Trumbo-k zuzeneko aparta daukala ederki erakutsi zuen. "Zizareak", "Niagara", edota "Sekretuak" bezalako "hit" handiak entzun genituen. Baita Mark Lanegan handiaren bertsio interesgarri bat ere.

Laburbilduz, kontzertu borobila, talde handi baten eskutik. Ea hemendik aurrera zalego gehiagoren onespena lortzen duten.

Cobra bizkaitarrak ezagunagoak dira. Aurten beraien bigarren lana (Thriller) kaleratu dute, eta aurrekoa bezela disko ikaragarri ona da. Down edo Corrosion of Conformity bezalako talde handien kutsua eta estiloa hartu eta abesti kañeroak eskeintzen dituzte. Bateri hiperaktiboa, baxu botetsua, habilidade handiko kitarjolea eta nola ez, karismaz beteriko abeslari geldiezina.

Abesti berri nahiz klasikoak tartekatu zituzten, erritmo handiko kontzertua, eta jendea mugiaraztea ere lortu zuten. "Crossroads" abestian Haritz abeslaria barrara joan zen Trumbo taldekoekin whisky txupito bat hartzera, taldekideak jotzen zuten bitartean. Momentu itzela dudarik gabe. Garrantzitsuena abesti berriak, lehen diskoko klasikoekin ez dutela desentonatzen, lan borobila egin dute eta hori zuzenean trasladatzen da.

Talde oso motibatua, baita zalegoa ere, batez ere "Miyagi" edo "General Lee" abestiak entzun genituenean. Pena bat hain jende gutxi elkartzea. Bigarren aldia zen Cobra ikusten nuela eta aurrekoan bezala espektakulo itzela eskeini ziguten.

Konturatu orduko, eta txalo zaparrada baten ostean, kontzertuak amaitu ziren. Hori bai, tartea izan genuen "merchandising-ean egoteko diskoren bat erosteko, ederki merezi zuten eta.

Beste behin milesker Bonbereneako jendeari horrelako kontzertu antologiko bat sortzeagatik.



"Time for whisky, Johnny Walker fills my veins. I'll take it easy, let the smoke fill my head"

2 comentarios:

alain dijo...

Ohitura bihurtzen ari da kontzertuetan horren jende gutxi egotea.

berriz galdetzen diot nire buruari, non dago euskal gazteria?

nere iritzia da baino, zenbat min egiten ari den Euskadi gazteak bere eskaintza musikalean eman duen aldaketak!!!!

alain dijo...

ahaztu baino lehen,

AUPA TRUMBO eta COBRA beste behin ere halako ikuskizunagatik!!