viernes, 27 de mayo de 2011

KONTZERTU GEHIAGOOOOOOO!!!!

Asteburu hontan ere milaka kontzertu interesgarri, aipatzekoak batzuk. Gaur ostirala, Bastero (Andoain) kulturgunean Devil Doll, neska honen ahots eta erotismoa 22:30etatik aurrera. Sarrera 12 eurokoa. Imelda May bezalako artistetan influentziatua.

Putzuzulo Amets Fabrikan (Zarautz), metal gaua. Bertan 3 talde gogor nor baino nor. Gamora, The Rodeo Idiot Engine eta Achtung. Soinu metalero astunak gustoko badituzu hau da zure ekitaldia.

Larunbatean berriz, Tolosako Bonberenean kontzertu itzelak. Bertan Cobra eta Trumbo. Cobra bizkaitarrak bigarren lana aurkezten dabiltza. Down bezalako talde handien influentziak jarraituz, beraien zuzeneko bortitza ikusteko aukera bikaina. Beraiekin Trumbo, Kanda (Neubat, Vice Presidentes)-ren proiektu berria. Hirukoteak stoner musiko du gogoko eta beraien estreineko lana aurkeztuko dute. Ederra kartela.

Gernikako Gaztetxean R eta Tooth taldeak 22:30 etatik aurrera. Kalitatezko rock-a, eta ikuskizun aparta. Aupa mutilak!!

Studio 21 (Illumbe), 3 talde metalero aurkezteko zortea dauka. Gorakada nabarmena egin duen Dawmaster, Dominium eta izen handia hartu duen Angelus Apatrida. Trash metal gau eroa.

Eta Mogambon dantza egieko aukera ederra, rock izerditsua Yucatan, Los Conejos eta Lobo Electrico-ren eskutik. Gogoratu garagardoa euro bateko balio duela.

Asteburu hontan ere musika kontzertu badietate handia, eta hori kontzertu asko aipatu gabe utzi ditudala, horretarako Musika Zuzenean web orria.

No hay comentarios: