miércoles, 18 de mayo de 2011

MUSIKA ZUZENENAN ELORRIOKO ARRIOLA ARETOAN

Igandean ekitaldi historiko baten zati izan giñen. Elorrion, Musika Zuzenean blog-ak antolatu zuen jaialdia zegoen. Musika mundua ikaragarri jorratzen duen blog honek, urtebeteko bizia ospatzea zuen helburu. Horretarako jaialdi borobil baten lekuko izan giñen, hori bai, formatu interesgarri eta deigarri baten moduan. 12 talde, 10 minutuko tartearekin, abesti akustikoak eskeintzearena, alegia.

Hori gutxi balitz, sarrera gonbidapen baten bidez eskuratu genuen, oparia berezia beraz, nahiz eta Elorriora joateko bidaia abentura eta konplikazioz betea egon. 19:30tan hasten zen saioa, Arriola aretoan. Areto hau oso polita eta ikusgarria iruditu zitzaidan, horrelako kontzertu berezientzako oso aproposa.

Eserlekua hartu orduko, aretoa oso betea zegoela sumau genuen, honek poztasun handia eman zigun. Bai, jaialdi espeziala izango zela bagenekien!!!

Morau hernaniarrak ireki zuen jaialdia, bere humore beltza agerian geratu zen, nola ez "Super Euskalduna" abesti handia entzun genuen, eta bide batez berarekin zegoen Bernardo Goienetxeren lana aipatu behar. Kitar nahiz ahoarekin egiten dituen erritmo dohaiak irriparra sortu zuen zalegoan. Ekitaldia umore onez hasi zen, bai horixe!!

Mary May Arrasatearra izan zen bigarren artista. Neska polit honek daukan ahotsa zur eta lur utzi gintuen. Sherill Crow edota Alanis Morisette-ren urratsak jarraituz momentu polita sortu zuen.

Sorkun-ek ere pabelloia oso goran utzi zuen. Xabi Strubell (Dut) eta Gorka Sesma (Kashbad) -ren laguntza izan zuen 3 abestitan. Aurrenekoan Miren (Napoka Iria)-nen laguntza izan zuen ahotsetan. "Rescue Me" abestiak ileak puntan jarri zizkidan, hori da ahots puska!!

Ez zeuden kartelean, halere, Napoka Iria bikoteak, abesti bat eskeini zigun, luzea eta polita. Miren-en ahotsa berezia da, eta taldea ezagutzen ez nuenez, sorpresa positiboa izan zen.

Azkaiter Pelox jendea animatu zuen zeharo. Unai Azkarate-ren proiektu berria frexkoa eta dantzagarria da. Lehenengo abestia Ennio Morricone-ren melodía bat, umore eta bromaz betea. Beste bi abestiak rock kutsukoak, abeslari baten laguntzarekin jotakoak.

Jon & Sugramas-en saioa, lasai asko esan dezaket, entzun eta ikusi ge nuen onenetarikoa izan zala. Jon Gurrutxagaren proeiektu berria, Arima Beltza talde handian ezaguna, Jon & Sugramas-ek jendearen txalo eta oihuak jaso zituen. Rock-Blues, Jon-en ahots ikaragarria eta Ekaitz (Legen Beltza)-ren kitar soloak aipatzeko modukoak. Oso onak!! Kontzertu hau bukatu eta gero 10 minutuko epea izan genuen, tabernara joan, erre edota kalera ateratzeko.

Musikari munduan dabilen ezagun asko, neska polit ugari eta giro ikaragarria zen nagusi aretoan.
Joseba Irazoki-ren saioa izan zen dibertigarriena, dudarik gabe. Beraren soinua berezia da oso, rock gogorra, bombo batez lagunduta eta erritmo eta mugimendu bukaezinen artean jendearen txalo eta oihuak. Momentu paregabea, bere kitar handia afinatzen zegoenean gertatu zen. "OSTRIS" baten garraxipean kitarra afinatzeko izan zituen komeriak agerian geratu ziren. Hala ere, bere umore ona baliatuz, kontzertu ederki asko zuzendu zuen, jendearen irribarreak lagun.

Moby Dick ez nuen ezagutzen. Eneko izeneko gazte baten proiektua. Kantautore pertsonala, bere ahots ikaragarria baliatzen du, zalea hipnotizatzeko. Bi abesti jo zituen, ingelesez, eta jendeak berari buruz esandako hitz handiei arrazoia ematea besterik ez zait geratzen. Artista handia da Moby Dick, mikrofonoari ostikoa emanez amaitu zuen bere txanda, rock star atormentatu bat balitz bezala.

Mursego hurrengo artista. Beraren estilo propioa erakutsi zuen. Hori bai, hasieran arazo teknikoak zirela medio, Maite nahiko haserre agertu zen. Dena konpondu eta gero Za! taldearen abestia jo zuen, eta azken txanpan, Eten-eko kide baten laguntzaz, "Duerme Negrito" abestia.

Maite hurrengo musikagile handiarekin geratu zen, laguntza moduan. Anari zen hurrengoa. 2 abesti, zein baino zein hunkigarriagoak. Musika Zuzenean blogari eskerrak emateko aprobetxatu zuen, musikagatik egindako apostua goraipatuz.

Keu bizkaitarraren txanda. Etsaiaken gitarjole ohia. Uek-eko partaidea ere izan zela uste det. Jon Gurrutxagaren laguntza izan zuen baterian, baita baxujole eta saxo bat. Abesti lasai eta hunkigarriak. Nahiz eta eztarriko mina zeukala esan, ederki asko abestu zuen Keu Agirretxea-k.

Eta bukatzeko Petti. Honek ere izan zuen bere umorezko momentua. Mikrofonoekin izandako arazoak, "sketch" dibertigarri batean bilakatu ziren. Petti-k 3 abesti eskeini zituen, bata Ruper Ordorikaren bertsioa. Azken abestian, bi musikariren laguntza izan zuen.

Laburbilduz ekitaldi magikoa. Txalo zaparrada luze batez amaitu zen Musika Zuzenean-ek antolaturiko lehenengo edizio hau. Azkenekoa izan ez dadila, faborez!!!



P.D: Argazkiak Musika Zuzenean blogatik harturikoak