lunes, 13 de junio de 2011

MIKEL OLAETXEA, BIGARREN MAILAKO BURUZ BURUKO TXAPELDUNA

Lehen Mailako Manomanista Finalarekin pila bat hitzegin da egunotan. Xala-ren lesioa dela, empresen hankasartzea, atzerapenak,.....eta larunbatean jokatu zen beste finalaz ez da inor oroitzen. Bertan, Bigarren Mailako finala zen jokuan, manomanista modalidadean. Olaetxea eta Merino I nor baino nor.

Partido gogor baten ostean Lizartzako aurrelari finak jantzi zuen txapela. Partida maldan behera jarri zitzaion. Merino Errioxarra, 9-18 irabazten zebilen, eta partidua erabakita zegoela ematen zuenean. Olaetxeak 13 tantu jarraian egin zituen txapel berri bat jantziaz. Larunbateko txapelarekin, 2. Mailan jokoan dauden 3 sari handiak irabazi ditu. Aurreko urteko 4 terdikoa eta aurtengo biñakako (Albisurekin) eta Manomanista.

Emaitz hauek ikusita, Asegarce-ko arduradunak mail handiagoko partidak programatu beharko dizkiote, ondo irabazi dauka eta. Beraz, zorionak Mikel!!!

No hay comentarios: